2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Deialdia, 2026an herritarrei euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN kodea: 930619.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/930619).
Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko irailaren 14ko erabaki baten bidez, Barañaingo Udalak onetsi du deialdi bat, Barañaingo herritarrei euskara ikasteko ikastaroetara joateagatik dirulaguntzak ematea arautzeko.
Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 1etik 30era.
Oinarri arautzaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan bai Udalaren web-orrian: www.baranain.es.
Barañainen, 2026ko irailaren 17an.–Jarduneko alkatea, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2612555