195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

26-01314 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera baten onespena

María Eugenia Izcue Ciak, bere izenean, 26-01314 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Burlatako Alkatetzaren 2026ko ekainaren 16ko ebazpen baten aurka, eta, hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtso horri lotutako administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari. Ebazpenak hizpide du ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera baten onespena.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2612103