195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Ordenantza, arautzen dituena nola erabili kolunbarioak udal hilerrian eta hura erabiltzeko tasak. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2026ko abuztuaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea udal ordenantza bat, arautzen dituena nola erabili kolunbarioak Santsolgo udal hilerrian eta hura erabiltzeko tasak.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa nahiz oharrak. Hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baldin epe horretan ez bada egiten erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bihurtuko da, besterik gabe.

Santsolen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.

Iragarkiaren kodea: L2612150