2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Udal ordenantza, arautzen duena Udalaren kirol-instalazioen erabilera. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2026ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ablitasko Udalaren kirol-instalazioen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ablitasen, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2612093