195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZKOZKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoa aldatzea ondasun batzuei; hain zuzen ere, Izuren eta Artazkotzen arteko bidea Nafarroako errepide sarean sartzeko espedienteak ukitutako ondasunei. Jendaurreko informazioa

Artazkozko Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2026ko abuztuaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea Artazkozko Kontzejuaren titulartasuneko ondasun higiezin bati, eta ondare-ondasun gisa kalifikatuta gelditu zen.

–6. poligonoko 297. lurzatia. Etxauriko errepidea. 4.138,84 m2.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Artazkotzen, 2026ko irailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Juan Pedro Armendáriz Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L2612131