2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Eraisteko eta urbanizatzeko proiektua, U.E.-U.I. X (Landaben)/ZN-1 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 14-SEP-26 (4/UV).
Iruñeko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean, behin betiko onetsi zuen honako hau: Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren dokumentua, Iruñeko Udal Planeko U.I. X "Landaben" unitateko GZ-2 eremuaren parte batean jarduteko (7. poligonoko 1353. lurzatia), U.I.–X/ZN-1 unitate berrian. BAPI Sociedad de Alquileres SLk aurkeztu zuen, eta planaren xedea da industria lurzatiaren parte bat eta eraikina finkatzea, eta lurzoru finkatugabeko unitate berri bat sortzea (ZN-1), GZ-2 sistema orokorraren eremutik kanpo.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 18an, behin betiko onetsi zuen Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua, BAPI Sociedad de Alquileres SLk sustatua.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 8an, erabaki zuen hasiera batez onestea U.E.-U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektua, BAPI Sociedad de Alquileres SLk sustatua. Onespen hori argitaratu zen 2025eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Espedientean sartu da Hirigintzako Udal Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2026ko abuztuaren 25ean emandako txostena.
Horiek horrela, honako hau,
ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea U.E.-U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektua, BAPI Sociedad de Alquileres SLk sustatua.
2. Sustatzaileari aditzera ematea ezen, obra hasteko akta sinatu aurretik, eta urbanizazioa gauzatzen dela bermatzeko, Iruñeko Udalean utzi beharko duela urbanizazioa kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %30eko abala. Abala 62.986,62 eurokoa da.
3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Horrez gain, proiektua Udalaren web-orrian argitaratzea (https://www.pamplona.es/eu/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/actuaciones-urbanisticas/proyectos).
4. Erabakiaren berri ematea Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorrari, jakinaren gainean egon dadin.
5. Erabakia jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari, Iberdrola Generación SAUri, Nedgia Navarra SAri, Vodafone España SAri eta Telefónicari, bai eta BAPI Sociedad de Alquileres SLri ere. Halaber, kasu bakoitzean jar daitezkeen errekurtsoen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612444