195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa, Udal aretoen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2026ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udal aretoen erabilera arautzen duen udal ordenantzan egindako aldaketak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxaurin, 2026ko irailaren 10ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2612120