2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 336. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren irailaren 8ko 106/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen "Hiri-jarduketarako plan berezia" izeneko dokumentua, Oteitzako 1. poligonoko 336. lurzatirako.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko dira egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.
Oteitzan, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Rubén Martinez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2612114