195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

960E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Basaburuko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak Arrarasko 14. poligonoko 319. lurzatiari eragiten dio.

Basaburuko Udalak aldaketa hori 2026ko martxoaren 26an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2026ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean,apirilaren 16koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.

Aldaketaren xedea da Arrarasko hiri-lurzorua handitzea, exekuzio-unitate berri bat sortuz (UE-01), familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko Basaburuko (Arrarats) 14. poligonoko 319. katastro-lurzatiaren zati batean.

Proposatutako aldaketa Basaburuko 14. poligonoko 319. katastro-lurzatiaren zati bat birsailkatzean datza, Arraratsen, lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegi-erabilera izanen duen hiri-lurzoru finkatugabea izatera igaro dadin.

Plangintzaren aldaketak 945,65 metro koadroko eremu bati eragiten dio, zeina Arrarasko hirigunearen iparraldean baitago eta harekin muga egiten baitu. Lursail horrek ibilgailuentzako eta herriko zerbitzu guztietarako sarbidea du. Malda ertaineko lurrak dira, belardiak, non ez baita identifikatu ingurumen balio azpimarragarririk.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Basaburuko udal planean, 14. poligonoko 319. lurzatiaren eremuan (Arrarats), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua aldatzen duen ekainaren 24ko 44/2026 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Basaburuko udal planaren aldaketari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 14. poligonoko 319. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Arraratsen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Basaburuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

ERANSKIN GRAFIKOA

Basaburuko (Arrarats) 14. poligonoko 319. katastro-lurzatiaren aldaketaren eremua

Iragarkiaren kodea: F2612343