195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2026 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, eta horretarako egindako beste izendapen batzuk errebokatzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri zuen administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Administrazio publikoek urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da, zenbait aplikaziotara sartzeko, departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, haien kudeaketa haietako bakoitzari esleituta.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren bidez baimena eman baitzitzaien kontseilariei foru agindu bidez izenda zitzaten kasuan kasuko departamentuaren eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Horrekin batera, orduan lehendakaritza arloko eskumenak zituen kontseilariari esleitu zitzaion Nafarroako Gobernuaren IFZari lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzeko ahalmena. Erabakiak xedatu zuen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatzen ahalko direla.

Gaur egun Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala duten pertsonak izendatu ziren Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 5eko 10/2024 Foru Aginduaren bidez eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 15/2026 Foru Aginduaren bidez.

Uneotan, bidezkoa da Oksana Kotuzyak Tsepayeva andrearen izendapena errebokatzea, jada ez baititu zerbitzuak ematen Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoan, eta Herritarren Arretarako Atalean zerbitzuak ematen dituen Saioa Serrano Ceballos andrea izendatzea Nafarroako Gobernuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Saioa Serrano Ceballos andrea Nafarroako Gobernuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko, Nafarroako Gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoetara sartu ahal izateko.

2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi errebokatzen ahalko dira.

3. Errebokatzea Oksana Kotuzyak Tsepayeva andrearen izendapena Nafarroako Gobernuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko.

4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasuneko Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalera eta Herritarren Arretarako Atalera eta interesdunei.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 11n.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2612179