195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jarduera-lizentziaren eskaera. Padel jarduerarako nabea

Aditzera ematen da hogei egunean jendaurrean egonen dela, udal bulegoetan, nabe bat (Aloa kalea 9, 3. poligonoko 377. lurzatia) egokitzeko espedientea, padel jarduerarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).

Garesen, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2612528