195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKIROZKO KONTZEJUA

Obra publiko baten bideragarritasun azterketa, energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio bat jartzeko S-7 sektorean. Jendaurreko informazioa

Ezkirozko Kontzejuko Batzarrak, hilabeteko epean, jendaurrean jarriko du bideragarritasun azterketa bat, Galarko Udal Planeko S-7 sektorearen eremuan obra publiko bat egiteko baimenari buruzkoa. Haren bidez, energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio bat jarri nahi da, eta eremua urbanizatu. Hori guztia, betez ezartzen dena apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 183.3 artikuluan (Kontratu Publikoei buruzko Legea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean Ezkirozko Kontzejuaren egoitzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, lehenago aipatu artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Ezkirotzen, 2026ko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, Iñaki Martínez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2612217