195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 27. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 24ko 77. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Eloko 3. poligonoko 27. lurzatian. Jesús María Sarasate Equizak eta M.ª Rebeca Sarasate Equizak sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.

Elon, 2026ko irailaren 10ean.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2612115