2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez
Puiuko Udalak adierazten du ezen 2026ko urriaren 31n bukatuko dela lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga, bigarren seihilekoari dagokiona, borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaintzen ahalko dira transferentzia eginez Udalaren banku-kontura.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko urriaren 31n kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, Diru-bilketa Agentziara igorriko dira ordaindu gabe dauden ordainagiriak, premiamendu bidez kobra ditzan, errekarguekin; hain zuzen ere, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Puiun, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2612097