2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Urbanizazio-proiektua, Santos Justo y Pastor industrialdeko UE-001eko birpartzelaziotik sortutako bidean. Jendaurrean jartzea
Alkateak, 2026ko irailaren 15eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du urbanizazio-proiektu bat, Santos Justo y Pastor industrialdeko UE-001 unitatearen birpartzelaziotik sortutako bidean, Fustiñanan.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2612314