2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea, alde zaharrean bizikleta-bidea egiteari lotuta
Zizur Nagusiko alkateak, 2026ko irailaren 3an, 1839/2026 Ebazpena eman du, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzeko. Eskumenaren eskuordetze hori alkateak 2023ko ekainaren 21ean emandako 684. Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta bereganatzearen xedea da Zizur Nagusiko alde zaharrean bizikleta-bide bat egiteko epea zabaltzea.
Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2611967