195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Tafallako Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Berezian (hirigintza araudiaren 52., 71. eta 119. artikuluak). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2026ko martxoaren 31n egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, OR&BARI SLL-k sustatutako Tafallako Hirigune Historikoaren Barne Erreformarako Plan Bereziaren Aldaketaren hasierako onarpena hartu zuen (hirigintza araudiaren 52., 71. eta 119. artikuluak).

2026ko maiatzaren 4an, aipatutako erabakiari buruzko iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (85. zk.), eta, akats baten ondorioz, aipatutako iragarkian BEPB aldatzeko dokumentu bat sartu zen, hasieran onetsitakoaz bestelakoa.

Horregatik, 2026ko irailaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du jendaurrean jartzea 2016ko martxoaren 31n hasieran onartutako dokumentua (1428/2026 zenbakiko BE).

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 2017ko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, eta jendaurrean jarriko da esteka honetan:

https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2026/09/Modificacion-del-Plan-Especial-de-Reforma-interior-del-centro-historico-Arts.-52.pdf, interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Tafallan, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2612265