2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Ordenantza, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena
Cárcarko Udalak, 2026ko irailaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Baldin jendaurrean egoteko aldia ez bada aurkezten erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Ordenantza behin betiko onetsirik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da egoki den iragarpena eta testu osoa.
Cárcarren, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2612165