2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Hirigintza-hitzarmena, Udal Plan Orokorreko UE-3.2 exekuzio unitatean. Jendaurreko informazioa
Alkatetzak 2026ko irailaren 17an emandako 82. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua, ekarritako lurzatiaren jabea den aldetik, eta lagatako hirigintza aprobetxamendua (%10, kargarik gabe), Eloko Udal Plan Orokorreko UE-3.2 exekuzio-unitatean. Juan Ignacio Labiano Lezaunek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Elon, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2612440