Iragarkia
195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Aldaketa, Udaltzaingoko inspektorearen 2 plaza betetzeko deialdiaren oinarrietan
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko irailaren 14an hartutako erabakiaren bidez, hein batean baietsi du 837. IPZa duen izangaiak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Izan ere, bi plazetako bat barne-igoeran beteko da, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan, eta bestea oposizio bidez (Iruñeko Udaltzaingoko inspektorearen lanpostuan sartzeko).
Horrekin bat etorriz, erabaki berean xedatu da bai deialdiaren oinarriak aldatzea sartzeko txandan erabiliko den prozedura arautzeko, bai hautapen-prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, deialdiaren 5.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, iragarki hau noiz argitaratu eta biharamunetik aitzina. Hasiera batean ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak guztiz baliozkoak izanen dira eta izangaiek ez dute beste eskabiderik egin beharko.
IRUÑEKO UDALTZAINGOKO INSPEKTOREAREN 2 PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 14an, deialdia onetsi du, honako oinarri hauekin bat:
OINARRIAK
1. oinarria.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaltzaingoko inspektorearen 2 plaza betetzea, funtzionario araubidekoak, B mailakoak eta Iruñeko Udaltzaingoari atxikiak. Hutsik daude plaza horiek (1-214700-13 eta 1-224700-1 plaza-zenbakiak), brigadako inspektore burua eta txandako inspektore burua, hurrenez hurren.
2. oinarria.–Araudi aplikagarria.
Prozedura deialdi honetako oinarrien eta honako arau hauen xedapenen arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua eta, osagarri gisa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua.
3. oinarria.–Iruñeko Udaltzaingoko inspektore-lanpostuan sartzeko prozedurak.
3.1. Bi plaza hutsak Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko inspektorearen lanpostura sartzeko bi prozeduratan banatuko dira:
- 1 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketa prozeduraren bidez, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan (barne-igoerako txanda).
- 1 plaza, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorearen lanpostuan sartzeko oposizio bidez.
3.2. Oposizioan betetzen ez diren plazak kategoriaz igotzeko txandakoei gehituko zaizkie.
Barne-igoerako txandako izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako betetzen ez diren barne-igoerako txandako plazak hutsik geratuko dira, eta ez zaizkie igoera-txanda irekikoei gehituko.
4. oinarria.–Izangaiek bete beharreko betekizunak.
4.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte kategoriaz igotzeko lehiaketan onartuak izateko:
4.1.1. Barne-igoerako txandako izangaiak:
a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, plaza jabetzan hartu zen dataz geroztik, inspektoreordearen lanpostuan.
b) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea, Iruñeko Udaltzaingoko zein lanpostutatik igo nahi den eta horretan.
c) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo ikasketa horiei dagokien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek, gutxienez, 180 kreditu baditu irakastorduetan.
Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan eta Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean beren lanbide-kualifikazioa aitortzea lortu duten izangaiei.
d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratutako langileek ezin izanen dute prozedura honetan parte hartu.
4.1.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.
Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.
4.2. Izangaiek betekizun hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Gutxienez 18 urte izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
c) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo ikasketa horiei dagokien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek, gutxienez, 180 kreditu baditu irakastorduetan.
Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan eta Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean beren lanbide-kualifikazioa aitortzea lortu duten izangaiei.
d) Deialdiaren jomuga den lanpostuak berezko dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren IV. eranskinak jasotzen dituen ezein zio medikorengatik baztertzeko moduan ez egotea.
e) Doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
f) Ibilgailuak gidatzeko B motako baimena edukitzea.
g) Su-armak aldean eramateko konpromisoa, eta, behar izanez gero, erabiltzekoa. Horretarako, izangai bakoitzak horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena eginen du.
4.3. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte. Aurreko horretatik kanpo geratzen da gidabaimenari dagokiona; izan ere, horren jabetza deialdi honen 9. oinarrian aurreikusitako prestakuntza-ikastarorako onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunari dagokio.
Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.
5. oinarria.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.
5.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.
5.3. Tasak.
Oposizioan parte hartzea eskatzen dutenek 22,85 euroko tasa ordaindu beharko dute azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.
Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.
Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
5.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
5.4.1. Eskaerak online aurkezteko unean, barne-igoerako txandako izangaiek (Iruñeko Udaltzaingoko kideek), eskabideaz gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
–4.1.1.c oinarrian eskatutako titulu akademikoaren originala edo fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria.
–Deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak, eta horien zerrenda dataren arabera ordenatua, baremoan agertzen den puntuazio-eskemarekin bat. Baldin eta izangaiak aurkezten dituen merezimenduak Administrazio honen eskutan badaude, hala adierazi beharko da, eta berariaz azaldu zer prozeduratan dauden.
–Udalak ofizioz erantsiko du espedientean interesdunak Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostuan gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela -plazaz jabetu zen egunaz geroztik- egiaztatzen duen agiria, eta interesdunaren administrazio-egoeraren eta eman dituen eta aitortu zaizkion zerbitzuen berri ere emanen du.
5.4.2. Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko unean aski izanen da kopia arruntak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du izangaia kanporatua izatea eta horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.
6. oinarria.–Izangaiak onestea.
6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitara dadila aginduko.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.
6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Internet bidez www.pamplona.es/eu. helbidean, deialdi honi dagokion aipamenean.
6.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitara dadila aginduko.
6.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betekizunak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela betekizunen bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.6. Igoera-txandetan parte hartzen dutenei dagokienez, aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan honako datu hauek agertuko dira bakarrik: identifikazio profesionalaren zenbakia, izangaia Nafarroako Poliziako zein kidegotakoa edo zein toki-erakundetakoa den eta zer igoera-txandatan aurkezten den.
7. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
7.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: José Francisco Ataun Roldan jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.
Ordezkoa: Luis Manuel Iribarren Aguerri jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.
–Epaimahaikidea: Ruben Echavarri Jimenez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
Ordezkoa: Sergio Iglesias Iglesias jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Epaimahaikidea: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.
Ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
–Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.
Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelari bat.
7.2. Epaimahaia epaimahaiburuak deituta eratu beharko da, hautaprobak hasi baino lehenago.
a) Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.
b) Kide anitzeko organoaren eraketa eta jarduketak baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
c) Behin Kalifikazio-epaimahaia osatuta, arrazoi justifikaturen bat dela medio lehendakaria edo idazkaria denbora batez ez badago edo gaixorik bada, eta abstenitzeko edo errekusatzeko arrazoiei eta prozedurari dagokienez hala badagokio, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako izaera orokorrez ezartzen duena bete beharko da.
d) Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.
e) Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute kalifikazio-epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.
f) Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.3. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek laguntza emanen diote epaimahaiari, betiere beraien espezialitate teknikoei bakarrik helduta.
8. oinarria.–Hautapen-prozeduraren garapena.
8.1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira kategoriaz igotzeko lehiaketaren proba teoriko-praktikoa eta oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.
Proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitu ondoren, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, betiere gutxienez hura egin baino 48 ordu lehenago.
Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Prozesutik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
8.2. Hautapen-prozedurak, kategoriaz igotzeko lehiaketakoak eta oposiziokoak, deialdiko oinarri honetako hurrengo apartatuetan deskribatzen dira, eta deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan adierazten diren hurrenkeraren eta gaien arabera garatuko dira.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
8.3. Lehiaketaren garapena kategoriaz igotzeko prozeduran.
8.3.1. Lehiaketa hiru fasetan eginen da. Lehenik, ezagutza teoriko-praktikoen proba eta proba psikoteknikoak; bigarrenik, lehiaketa eta, azkenik, gaitzeko ikastaroa, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.
a) Lehiaketako merezimenduak: gehienez, 82,50 puntu.
b) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko ezagutzen proba teoriko-praktikoa: ehun eta berrogeita hamar (150) puntu bitarte.
c) Proba psikoteknikoak: hirurogeita hamar (70) puntu bitarte.
d) Gaitzeko ikastaroa: Berrehun (200) puntu bitarte.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
8.3.2. Merezimendu-lehiaketa.
8.3.2.1. Lehiaketaldiaren arauak.
Lehiaketaldi honetan izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa eginen da –izangaiek behar bezala egiaztatu behar dituzte–, eta gehienez ere 82,50 puntu jasoko dira:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.
b) Polizia-funtzioari lotutako prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 25 puntu gehienez ere.
c) Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa edo alemana: 20 puntu gehienez ere.
d) Sariak: 2,50 puntu bitarte.
Aurreko apartatuetarako alegatu eta justifikatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gainean.
Lehiaketaldia amaitu aurretik, epaimahaiak lehiaketaldiaren behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik aitzina, izangaiek eskubidez komeni zaiena alegatu dezaten.
Epaimahaiak lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioak ebatzita, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi, eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko ditu.
8.3.3. Ezagutza teoriko-praktikoen proba eta proba psikoteknikoak.
8.3.3.1. Honako proba hauek osatuko dute proba teoriko-praktikoa:
8.3.3.1.1. Proba objektiboan, test eran, I. eranskinean jasotako gaitegian oinarritutako galderei erantzutea, Iruñeko Udaltzaingoaren inspektore lanari buruzko eduki eta funtzioei buruz.
8.3.3.1.2. Proba teoriko-praktikoaren arauak.
a) Proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 150 puntukoa izanen da, eta 75 galderako bi galdetegi erantzun beharko dira idatziz, I. eranskinean jasotako gaitegiari buruzkoak.
b) Galdetegi bat I. eranskineko I. zatiari buruzkoa izanen da, eta bestea I. eranskineko II. zatiari buruzkoa. Test erako galderak izanen dira. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa: 1 puntu emanen zaie erantzun zuzenei, eta 0,35 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.
c) Probaren parte bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak adieraziko du, hasi aurretik.
d) Proba baztertzailea izanen da, eta bazterturik geldituko dira galdetegi bakoitzean gutxienez ere 37,5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
e) Proba horretako galdetegi bakoitzak erreserbako bost galdera gehigarri izanen ditu, azterketako galderaren bat baliogabetu behar izanez gero akatsen bat edukitzeagatik. Hala ere, epaimahaiak ez-baliozkotzat jotzen dituen galdera gehiago badaude, galdera horiek baliogabetu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzean.
f) Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea, ezta kalkulagailurik edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea ere, bolaluma salbu, tinta urdin edo beltzekoa, eta punta lodikoa.
g) Izangaia berehala kanporatzeko arrazoi izanen da proba egin bitartean azterketa osoa edo zati bat kopiatzea; bai eta gailu elektronikoak, bitarteko telematikoak, komunikazio-sistemak edo erantzunak lortzeko, helarazteko edo emateko erabiltzen ahal den baimendu gabeko edozein tresna erabiltzea, edukitzea edo manipulatzea ere.
h) Halaber, izangaia azterketatik kanporatzea erabaki ahalko da baldin eta iruzurra, izangaien arteko elkarlana edo epaimahaiak ezarritako arauak urratu direla adierazten duen arrazoizko zantzurik bada.
8.3.3.2. Proba psikoteknikoak.
8.3.3.2.1. Gaitasun psikoteknikoen probetan izangaiek proba batzuk egin beharko dituzte lanpostuaren lanbide-profilaren beharkizunetara noraino egokitzen diren neurtze aldera. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren Psikologia Aplikatuko Sailak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako. Gaitasun psikoteknikoaren proba ez da baztertzailea izanen, eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira.
8.3.3.2.2. Probaren garapena:
a) Lanbide-profila zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Lanbide-profilaren proposamena epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.
b) Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.
c) Probak bi parte izanen ditu:
–Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izaten ahal dira, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo trebetasunei buruzkoak.
–Bigarrena banakako elkarrizketa edo talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.
8.3.4. 8.3 oinarrian aurreikusitako proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitutakoan, epaimahaiak udal-webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara emanen ditu behin-behineko guztizko kalifikazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.
8.3.5. Behin oposizio-lehiaketaren elementu guztien kalifikazioa amaituta (merezimenduak, proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak), epaimahaiak udal-webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko ditu izangaiek eskuraturiko puntuazioak, oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioak adierazita.
Berdinketarik izanez gero, administrazio publikoetako zerbitzuetan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde eginen da.
8.4. Oposizioaren garapena sartzeko prozeduran.
8.4.1. Oposizioaldiak bi fase izanen ditu. Lehen fasea ezagutzen gaineko probek, proba fisikoek eta gaitasun psikoteknikoen probak osatuko dute, eta bigarren fasean, berriz, deialdiaren 9. oinarrian jasotzen den Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko enplegurako prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.
Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak kodetuta argitaratuko ditu izangaiek proba horietan lortutako puntuazioak.
8.4.2. Oposizioaldiko lehen fasea.
Lehen faseak honako proba hauek izanen ditu:
8.4.2.1. Lehen proba: Proba teoriko-praktikoa.
Izaera teoriko-praktikoko lehen probak hiru ariketa izanen ditu, egun berean eginen direnak.
8.4.2.1.1. Proba teoriko-praktikoaren arauak.
a) Proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 225 puntukoa izanen da, eta 75 galderako hiru galdetegi erantzun beharko dira idatziz, I. eranskinean jasotako gaitegiari buruzkoak. Eranskineko zati bakoitzeko (I., II. eta III. zatia) galdetegi bana erantzun beharko da.
b) Galdetegi bakoitza I. eranskineko parte bati buruzkoa izanen da, eta galderak test erakoak izanen dira. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa: 1 puntu emanen zaie erantzun zuzenei, eta 0,35 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.
c) Probaren parte bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak adieraziko du, hasi aurretik.
d) Proba baztertzailea izanen da, eta bazterturik geldituko dira galdetegi bakoitzean gutxienez ere 37,5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
e) Proba horretako galdetegi bakoitzak erreserbako bost galdera gehigarri izanen ditu, azterketako galderaren bat baliogabetu behar izanez gero akatsen bat edukitzeagatik. Hala ere, epaimahaiak ez-baliozkotzat jotzen dituen galdera gehiago badaude, galdera horiek baliogabetu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzean.
f) Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea, ezta kalkulagailurik edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea ere, bolaluma salbu, tinta urdin edo beltzekoa, eta punta lodikoa.
g) Izangaia berehala kanporatzeko arrazoi izanen da proba egin bitartean azterketa osoa edo zati bat kopiatzea; bai eta gailu elektronikoak, bitarteko telematikoak, komunikazio-sistemak edo erantzunak lortzeko, helarazteko edo emateko erabiltzen ahal den baimendu gabeko edozein tresna erabiltzea, edukitzea edo manipulatzea ere.
h) Halaber, izangaia azterketatik kanporatzea erabakitzen ahalko da baldin eta iruzurra, izangaien arteko elkarlana edo epaimahaiak ezarritako arauak urratu direla adierazten duen arrazoizko zantzurik bada.
8.4.2.2. Bigarren proba: Gaitasun fisikoko proba.
Gaitasun fisikoko proba honetara txanda irekiko 8 izangai deituko dira gehienez, eta, beraz, txanda irekian 8 izangaik baino gehiagok lortuz gero proba teorikoan eskatutako gutxieneko puntuazioa, aipatutako proban behin betiko kalifikaziorik onenak lortzen dituztenek eginen dute aurrera. 8. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, toki horretan berdinduta dauden guztiek eginen dute aurrera. Txanda irekiko gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira.
Proban gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahalko dira. Proba hau osatzen duten ariketak epaimahaiak ezarritako ordenan eginen dira, eta egun bakar batean edo gehiagotan egitea erabakitzen ahalko du.
Deialdiaren III. eranskinean jasotako proba fisikoetako ariketak egin beharko dira.
a) Erantzukizunpeko adierazpena.–Gaitasun fisikoko probak egin aurretik, horiek eginen dituzten izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute, non berariaz adieraziko baitute badituztela probak egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak. Adierazpena epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenak edo sinatzeko moduan ez daudenak, proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira ondorio guztietarako.
b) Izangaiek, epaimahaiak hala eskatuz gero, dopinaren aurkako kontrola egin beharko dute proba fisikoak egiten ari diren bitartean edo proba horietatik kanpo, bai probetako baten sailkapen-hurrenkeraren arabera, bai ausaz. Deialdi hau idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan dopina kontrolatzeko ezarritako inprimaki ofiziala erabiliz. Praktika debekatuak antzeman eta egiaztatzeko analisiak kasuan kasuko organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak proba hori egiteari berariaz uko egiten badio, edo proba egiteko deia egiten den tokian eta epean aurkezten ez bada, behar bezala justifikatu gabe, berehala baztertuko da hautapen-prozesutik. Era berean, baztertzeko arrazoia izanen da Legean aurreikusitako moduan dopin-kontrolak egitea oztopatu, saihestu, arrazoirik gabe geroratu, ezkutatu, eta, egitez edo ez-egitez, dopin-kontrolak egitea saihestu, eragotzi, nahasarazi edo oztopatzea dakarten gainerako jokabideak, bai eta edozein izangaik, bere borondatez, bai egitez edo ez-egitez, nahitaez egin beharreko lagin-bilketa eragoztea ere.
c) Ondorio horietarako, debekatutzat joko dira Kiroleko Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren eranskinean jasota dauden substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak. Ebazpen horren bidez onetsi zen "kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda" (2018ko 315. "Estatuko Aldizkari Ofizialean", abenduaren 31koan, argitaratua).
d) Debekatutako substantzia baten edozein kopuru antzemanez gero, izangaia hautapen-prozesutik kanpo geratuko da, ezertan ukatu gabe kontraanalisia egiteko eskaera egiteko duen eskubidea eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak kalifikazio-epaimahaiaren aurrean aurkezteko aukera.
Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:
–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a): 5 eta 10 puntu bitarte.
–Uretan aritzeko gaitasun proba: 5 eta 10 puntu bitarte.
–Zalutasun proba (Barrow testa): 5 eta 10 puntu bitarte.
–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa): 5 eta 10 puntu bitarte.
–Indar-erresistentzia eta koordinazio proba (albo-jauzien testa): 5 eta 10 puntu bitarte.
Oinarri honetan jasotako probak ikus-entzunezko bitartekoen bidez grabatuko dira. Grabazioek xede bakarra izanen dute: probak egiteari dagokionez horiek epaitzeko orduan epaimahaiari lagungarri izatea; nolanahi ere, ez dute balioko hautagaiek probetan egindako denborak neurtzeko.
Bazterturik geldituko dira deialdi honen III. eranskinean ezarritako puntuazioen arabera proba guztietan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak.
8.4.2.3. Hirugarren proba: Gaitasun psikoteknikoen proba.
Gaitasun psikoteknikoen probetan, proba psikotekniko batzuk eginen dira izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren neurtze aldera.
Proba psikoteknikoa egiteko honako hauek soilik onartuko dira: aurreko bi probak gainditu dituztenen artean lehen probako eta bigarren probako kalifikazioak batuta guztizko puntuaziorik onena lortu duten txanda irekiko 4 izangaiak. 4. tokian puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, horiek denak onetsiko dira. Txanda irekiko gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira.
Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Sailak eginen ditu (talde berak izangai guztiei) eta diskrezioa bermatuz eginen dira. Beraz, talde ebaluatzaileak ez du jakinen zein izangairi dagozkion aurreko probaren emaitzak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Gaitasun psikoteknikoaren proba baztertzailea izanen da eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Aipatu unitateak txosten psikoteknikoan izangaiei emandako puntuazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Probaren garapena:
–Lanbide-profila zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.
–Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.
–Probak bi parte izanen ditu:
- Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izaten ahal dira, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo trebetasunei buruzkoak.
- Bigarrena banakako elkarrizketa edo talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.
Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, izangaiek proba horretan lortutako puntuazioak kodetuta argitaratuko ditu epaimahaiak.
8.4.3. Oposizioaldiko lehen faseko emaitzak.
Oposizioaldiko lehen fasea amaituta, epaimahaiak fase hori gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, proba bakoitzean lortutako puntuazioak batuta lortutako puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.
Berdinketarik egonez gero, lehen proban puntuazio handiagoa lortzen dutenen alde ebatziko da, eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa kontuan hartuko da.
Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak zozketa bakar batez ebatziko du horretarako deitutako ekitaldi publikoan. Ausaz hautatutako da berdinduta dauden pertsona guztien artetik bat. Berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ezereztuko dira, zozketan aukeratutako pertsonaren deituretatik eta izenetik abiatuta.
8.4.4. Gaitasun-psikofisikoaren azterketa.
Oposizioaldiko lehen fasea gainditu duten izangaiek, lanpostu hutsen kopurua kontuan hartuta Kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, deialdiko 4.2.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela zehazten duen gaitasun psikofisikoaren azterketa pasatu beharko dute.
Gaindituko ez duten pertsonak egon litezkeela kontuan hartuta, eskainitako plaza kopurua baino izangai gehiagori dei egiten ahalko die epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketa egin dezaten; horrek ez die, ordea, deituriko pertsonei inolako eskubide gehigarririk emanen egindako hautaproben ondoriozkoetatik haratago.
Horretarako, oposizioko lehen faseko behin betiko emaitzak argitaratzen direnean, epaimahaiak dagokion deia eginen du, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.
Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du azterketa mediko hori, kontuan hartuta, gainera, deialdiaren IV. eranskinean agertzen den baztertze medikoen taula, non izangaiak "gai" edo "ez gai" joko diren.
Epaimahaiak, gaitasun psikofisikoaren azterketa ikusirik, hautapen-prozesuko bajak zehaztuko ditu.
8.5. NSLErako plazak.–Eskuragarri dauden plaza guztiak zehaztu eta epaimahaiak osasun-azterketaren balorazioak jaso ondoren, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta bi txandak kontuan harturik, irekia eta igoerakoa.
8.5.1. NSLErako plazen esleipena.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldia eginen da, zehazte aldera zeintzuek duten benetan tokia betetzeke dauden plazetan.
Ekitaldiaren xedea da plazak betetzea hautapen-faseko probetan eskuratutako puntuazio altuenaren arabera.
Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bata, igoera-txandako izangaiek osatua, eta bestea, txanda irekiko izangaiek osatua. Dei egiten hasiko da, handienetik txikienera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako plaza haiei esleitzeko. Plaza hori betetakoan, txanda irekiko izangai-zerrendarekin gauza bera eginen da txanda irekiko plaza betetzeko.
Ekitaldi horren ondorioz sortuko den plaza esleituko izangai-zerrenda izanen da behin-behinean oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko proposatuta daudenek osatzen dutena, eta izangaien kopurua ezin da izan deialdian jasotako plazen kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak jendaurrean jarriko du zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, guztizko kalifikazioekin batera.
Izangaien puntuazio-berdinketak nola ebatzi: Berdinketarik egonez gero, lehen proban puntuazio handiagoa lortzen dutenen alde ebatziko da, eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa kontuan hartuko da.
Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak zozketa bakar batez ebatziko du horretarako deitutako ekitaldi publikoan.
8.5.2. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena; sartzeko txanda.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinean onartutako izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute aipatu zerrenda webgunean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 4.2 zenbakiko c), e) eta f) baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzenduta:
–NANaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia.
–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien baliokidea den tituluaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.
–Deialdian eskatutako gidabaimenen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela doluzko delitu bat dela kausa kondenatua izan, ez dela administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
–Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, egiaztatzeko izangaiak ez duela aurrekari penalik, edo horiek ezereztatu direla.
–Su-armak eramateko eta, hala balegokio, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia.
–Diru-sariak zein kontutan jaso nahi eta horren titulartasunaren egiaztagiria, bankuak emandakoa.
–Halakorik balitz, deialdiaren 8.2 zenbakiaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukera baliatzeko agiria.
Aurreko tramiteak bete eta gero, epaimahaiak behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta, eta jakitera emanen du zer izangai onartu diren oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko.
Udaltzaingoaren oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, haren ordez beste bat sartuko da behin betiko zerrendan, nor eta gainditu duten izangaietan puntuaziorik altuena eduki eta eskatutako betekizunak betetzen dituena.
9. oinarria.–Prestakuntza ikastaroa.
Gaitzeko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta Eskolak ezartzen duen iraupena izanen du.
Gaitzeko ikastarorako onarturiko izangaien zerrendan adieraziko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den ikastaroa.
9.1. Zerbitzu berezietako egoera adieraztea.
Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko inspektore lanpostura sartzeko ikastaroa –Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandakoa– egiteko xedez, hautaketa-prozedura gainditu eta bete beharreko plaza-kopuruan lekua duten izangaiek Nafarroako zein administrazio publikoren mende dauden eta horri ‘’zerbitzu berezietako’’ egoera eskatuko diote, Nafarroako Polizia Kidegoetako 23/2018 Foru Legearen 50.4. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Gaitzeko ikastaroa egin bitartean, izangaia Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko zaio.
‘’Zerbitzu berezietako’’ egoeraren aitorpenak ez du batere aldaketarik ekarriko izangaiaren gizarte-aurreikuspeneko araubidean, eta egoera horretan dagoenean jatorrizko plazan zuen araubide berarekin jarraituko du eta jatorrizko plazan aitortuak zituen ordainsariak osorik jasoko ditu Iruñeko Udaletik.
Izangaiek nor bere Administrazioaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute aurreko paragrafoan adierazitakoa egiaztatzeko, eta bertan zehaztuko da kontzeptu horiek direla-eta zenbat diru jaso zuten gaitzeko ikastaroa hasi aurreko hilabetean.
Zerbitzu berezietako egoera amaitutakoan, automatikoki utziko zaio aurreko apartatuak aipatzen duen ordainsari-araubidea jasotzeari, eta ez da inola ere eskuratutako eskubiderik eratuko, ez eskubide pasiborik edo deialdian jasotako plazatik eratorritako inolako eskubiderik sortuko.
9.2. Gainditu beharrekoa.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren (NSLE) gaitzeko ikastaroa gainditu egin beharko da; izan ere, izangaiak ikastaroko arlo guztiak gainditu beharko ditu, eta gehienez ere 200 puntu lortzen ahalko ditu. Honako arau honek zedarrituko du ikastaroa: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan, izangaiei kalifikatuko zaie lortutako guztizko puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak pertsona horiei zentzu horretan ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako. Hori horrela, epaimahaiak deialdi honetan ezartzen den aipatutako balorazioaren arabera esleituko ditu kalifikazioak, eta oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu ez duten izangaiak kanporatuko dira.
Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuarekin bat, oposiziotik bazterturik geldituko dira prestakuntza-ikastaroa gainditu ez duten izangaiak. Gainditzeko arlo bakoitza gainditu beharko dute, eta guztira gutxienez 100 puntu lortu beharko dituzte.
Ikastaroak dirauen bitartean, bertan parte hartzen duten izangaiek B mailaren oinarrizko soldata pertsonalari dagozkion lansariak jasoko dituzte, bai eta, honela badagokie, familia-laguntza ere.
Ikastaro batean onartuak izan eta jada funtzionario-izaera daukaten izangaiak jarduneko zerbitzuaren administrazio-egoeran egonen dira ikastaroak dirauen aldian, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin bat. Zehazki, langile horiek eskubidea edukiko dute beren graduari eta antzinatasunari dagozkien lansariak jasotzeko.
Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta bazeuden. Halakoetan, horrexetan segituko dute.
Praktiketako funtzionario izateak ez du ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du kasuan kasuko izangaiak jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko zaio. Baja hori Udalari jakinaraziko dio epaimahaiak.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, izangaiek edozein unetan agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela frogatzeko.
Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak erabakiko du izangai horiei baja ematea hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen-prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute eskuratu nahi duten plazaz jabetu arte.
9.3. Gainditu dutenen zerrenda.
Gaitzeko ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako (NSLE) zuzendariak gaitzeko ikastaroan izangaiek lortutako kalifikazioak helaraziko dizkio kalifikazio-epaimahaiari.
9.4. Behin ikastaroa amaituta, langilea automatikoki itzuliko da ‘’zerbitzu berezietako’’ izendapena jaso arte betetzen ari zen plazara, zerbitzu aktiboan.
10. oinarria.–Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa hautapen-prozesu guztiaren puntuazioen batura izanen da. Gaitzeko ikastaroa amaituta, epaimahaiak argitara emanen du Udalaren webgunean gainditu duten izangaien zerrenda lortutako puntuazio osoaren hurrenkeran, eta izendapen-proposamena aurkeztuko du puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien alde, deialdian eskainitako plaza kopuruaren arabera.
11. oinarria.–Plaza hutsak esleitzea.
11.1. Giza Baliabideetako zuzendariak edo hark eskuordetzen duen pertsonak eginen du plaza hutsak esleitzeko ekitaldia, Udaltzaingoaren Burutzak dagokion egokitasun-txostena eman ondoren.
11.2. Plaza hutsak Udaltzaingoak une horretan dituen gaitasunen eta beharren arabera esleituko dira.
12. oinarria.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
12.1. Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izendatuko ditu kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditu duten izangaiak, osotara lorturiko puntuazioaren hurrenkerarekin bat, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
12.2. Izendatutako izangaiek izendapenean zehazten den egunean hartu beharko dute karguaren jabetza. Karguaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.
12.3. Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiei Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako ekintzaren babespean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen araubidean afiliatuta badaude; kasu horretan, izendapena egin aurretik, bertan jarraitzea aukeratzen ahalko dute edo Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatzea.
13. oinarria.–Jarduketen publikotasuna.
Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak www.pamplona.es/eu Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.
14. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.
Datuen babesa. Iruñeko Udala da botere publikoez baliatuz lan-deialdiak kudeatzeko xedez erabiliko diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Lege-oinarria: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa, eta eskabidea aurkeztean emandako baimena.
Datuak gordetzeko epea: datuak aipatutako xedea bete arteko denboran gordeko dira, eta biltegiratuta egonen dira datu horien tratamenduagatik Udalari erantzukizunik etortzen ahal zaion bitartean. Halaber, bete beharrekoak dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako kontserbazio-arauak.
Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta sindikatuen ordezkariei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeak betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazitakoarekin bat.
Eskubideak: jakitera ematen dizugu eskubidea duzula datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko -zuzenak ez badira-, horiek ezabatzeko eta beste zenbait eskubide gauzatzeko erregistro orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joz (www.pamplona.es/eu). Era berean, interesdunek idatziz aurkezten ahalko dute erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Jorge Juan k. 6, 28001, Madril), edo egoitza elektronikoan www.agpd.es.
15. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
I. ERANSKINA.–GAITEGIA
I. zatia.
1. 1978ko Espainiako Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. titulua: Estatuaren lurralde antolamendua: Lehen kapitulua, Printzipio Orokorrak eta Tokiko Administrazioaren bigarren kapitulua. IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.
2. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, delituak eta horiei dagozkien zigorrak: I. titulua: giza hilketa eta giza hilketaren formak; III. titulua: lesioak; VI. titulua: askatasunaren aurkako delituak; VII. titulua: torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak; VII. bis titulua: gizakien salerosketa; VIII. titulua: sexu-askatasunaren aurkako delituak; IX. titulua: sorospen-eginbeharra ez betetzea; X. titulua: bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak; XI. titulua: ohorearen aurkako delituak. XIII. titulua: ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak: I., II., III., IV., V., VI., IX. eta X. kapituluak; XVII. titulua: segurtasun kolektiboaren aurkako delituak: III. eta IV. kapituluak. XVIII. titulua: faltsutasunak: I., II., III. eta IV. kapituluak. XIX. titulua: herri administrazioaren aurkako delituak: I., II., III. eta IV. kapituluak. XX. titulua: justizia administrazioaren aurkako delituak: I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak. XXII. titulua: ordena publikoaren aurkako delituak: II., III., V. eta VI. kapituluak.
3. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: I. liburua, xedapen orokorrak: IV. titulua, nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak egikaritzea. II. liburua: sumarioa, I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua: prozedura bereziak: II. eta III. tituluak. VI. liburua: delitu arinen epaiketaren prozedura.
4. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.
5. 1985/7 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua, biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea.
6. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua: I. eta III. kapituluak. III. titulua.
7. 8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.
8. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onesten duena. I., II. eta V. tituluak.
9. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena. Atariko titulua. I. eta II. tituluak. III. titulua. VIII. titulua.
10. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa.
11. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriak arautzen dituena.
12. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Berdintasuneko udal-ordenantza.
13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua. I. eta II. tituluak. III. titulua.
14. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: I., II., III. eta VI. tituluak.
II. zatia.
1. Komunikazioa eraginkortasunerako, kohesiorako eta ongizate emozionalerako. Lidergoa eta komunikazioa. Komunikazio-trebetasunak eta -teknikak.
2. Erakundeetako plangintza. Plangintza estrategikoa. Plangintza taktikoa. Plangintza operatiboa. Kontingentzia-plangintza.
3. Prozesuen, helburuen eta kalitatearen araberako kudeaketari buruzko kontzeptu orokorrak.
4. 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.
5. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.
6. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I., II., III., IV. eta V. tituluak.
7. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa -95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena-: I., II. eta III. kapituluak.
8. 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
9. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
10. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua (2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratua) eta Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa (2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, argitaratua).
11. Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019) -2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, argitaratua- eta 10. artikuluaren aldaketa.
12. Burutzaren Agindua, deialdi hau argitara eman den unean indarrean dagoena, Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa.
13. Instrukzioa, deialdi hau argitara eman den unean indarrean dagoena, Iruñeko Udaltzaingoaren egutegiko lizentziak eta baimenak ezartzeari buruzkoa.
14. Udaltzaingoaren erabilgarritasun poltsa, deialdi hau argitara eman den unean indarrean dagoena.
15. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.
16. 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.
III. zatia.
1. Iruñeko hiri-inguruneari buruzko ezagutza (geografia, kale-izendegia, erakundeak, zerbitzu publikoak...).
2. Iruñeko historia (erreferentzia udalaren webgunean).
3. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa.
4. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua; I. titulua: III., IV. eta V. kapituluak; III. titulua: III., IV. eta V. kapituluak.
5. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.
6. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onesten duena, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aplikatzeko eta garatzeko asmoz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia.
7. 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duena. I. titulua: I., II. eta III. kapituluak. IV. titulua. V. titulua.
8. 2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Araudi Orokorra onesten duena. I. titulua. II. titulua: I. kapitulua. IV. titulua: I., II. eta III. kapituluak. II. eranskina.
9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
10. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa.
11. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onesten duena. I., II. eta V. tituluak.
12. Iruñeko Udalaren udal-antolaketari buruzko Alkatetza Dekretua, 2024ko urtarrilaren 15ekoa, eta DAL 22-ENE-24 (2/AL), DAL 19-FEB-24(A/AL) eta DAL 23-OCT-24(1/AL) dekretuen bidez onetsitako aldaketak.
13. Iruñeko hiriko Mugikortasunari buruzko udal-ordenantza. Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza.
14. Iruñeko Udalaren ordenantza fiskalak. 8. Ordenantza fiskala, zaintza bereziko zerbitzuak emateko tasak erregulatzen dituena. 12. Ordenantza fiskala, ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak bide publikoan ibilgetzeko zerbitzuen truke ordaindu beharreko tasak erregulatzen dituena.
19. Ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera tokia erreserbatzeko ordaindu beharreko tasak erregulatzen dituena. 22. Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkaldi mugatu eta murriztuko guneetan aparkatzeko tasak erregulatzen dituena.
15. Merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza.
16. Soinu-mailei buruzko ordenantza.
17. Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko ordenantza.
18. Entzierroaren udal-ordenantza.
19. Segurtasun Indar eta Kidegoen jarduketa-protokoloa, bereizkeriari buruzko lege-arauak urratzen dituzten gorroto delituetarako eta jokabideetarako. 2023ko ekainean berraztertutako edizioa.
20. Estatuko fiskaltza nagusiaren 7/2019 zirkularra, maiatzaren 14koa, Zigor Kodearen 510. artikuluan tipifikatutako gorroto delituak interpretatzeko jarraibideei buruzkoa.
Oharra: Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALIOESTEKO BAREMOA
A) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez, 35 puntu.
1.–Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko:
LANPOSTUA | PUNTUAK |
Inspektoreordea | 1,50 |
Agente lehena | 1,25 |
Polizia / Agentea | 1,00 |
2.–Nafarroako Polizia Kidegoetan, deialdiaren xede den lanpostuan, behin-behinean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,65 puntu.
3.–Administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Kidego eta Indar batzuetan lanpostu finkoan emandako zerbitzuak:
LANPOSTUA | PUNTUAK |
Inspektoreordearen baliokidea | 1,50 |
Agente lehenaren baliokidea | 1,00 |
Polizia / Agentearen baliokidea | 0,75 |
4.–Edozein administrazio publikotan Polizia Kidego batekoak ez diren lanpostuetan emandako zerbitzuak: 0,25 puntu, urteko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.
2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo datan emandako zerbitzuak.
4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.
B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: 25 puntu, gehienez.
Apartatu honetan, prestakuntzan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan alegatutako merezimenduak baino ez dira baloratuko, baldin eta zortzi (8) urteko antzinatasuna gainditzen ez badute, deialdia noiz argitaratu eta data hori erreferentziatzat hartuta.
1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,01 puntu emandako ikastordu bakoitzeko, gehienez ere 10 puntura bitarte.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei guztira 10 orduko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei guztira 100 orduko balorazioa emanen zaie.
4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.
5. Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1 puntu eskuratzen ahalko da.
2.–Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Hiru (3) puntu, gehienez ere, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).
–Hitzaldiak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan. 0,40 puntu hitzaldi edo komunikazio bakoitzeko.
–Beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea. Era aktibo eta egiaztatuan parte hartzea baliabide kriminologikoak, sozialak, informatikoak eta instrumentalak garatzeko (ez ezartzeko) ikerketa-lanetan, poliziaren arloan aplikatzeko xedez. Gehienez ere, 1 puntu lan bakoitzeko.
3.–Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle jardutea: Bi (2) puntu, gehienez ere, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa, ekintza horien iraupenaren arabera.
- 0,20 puntu emandako 10 orduko, honela banatuta:
1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, emandako orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
2. Emandako orduen kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
3. Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1 puntu eskuratzen ahalko da.
4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-ekintzetan irakasle aritu izana, eta halako prestakuntza-ekintzatzat joko dira espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.
4.–Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Sei puntu (6), gehienez ere.
Oharrak:
–Doktore-gradua, unibertsitate-gradua, lizentzia, Arkitektura eta Ingeniaritza: 2 puntu.
–Diplomatura, Arkitektura Teknikoa, Ingeniaritza Teknikoa: 1,50 puntu.
–Unibertsitateko master ofiziala: 1 puntu.
–Goi-mailako (LH II) prestakuntza: 0,50 puntu.
–Berezko titulua, unibertsitateko aditu titulua edo unibertsitateko espezialista titulua: 0,25 puntu.
Ez dira baloratuko aurreko tituluetako irakasgai solteak.
5.–Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratzekoak. Besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza-bekak edo -egonaldiak eta parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: Lau (4) puntu, gehienez ere.
Oharrak, B) apartatu osorako:
Apartatu honetan, deialdi honen xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Ez dira baloratuko, inolaz ere, inspektoreordearen lanpostua eskuratzeko beharrezkoak diren prestakuntza-ikastaroak.
C) Hizkuntzak ezagutzea: ingelesa, frantsesa, alemana edo euskara (20 puntu, gehienez ere).
1.–Ingelesa, frantsesa, alemana edo euskara (5 puntu, gehienez ere, bakoitzeko):
C2 Maila: 5 puntu.
C1 Maila: 4 puntu.
B2 Maila: 3 puntu.
B1 Maila: 2 puntu.
A2 Maila: 1 puntu.
A1 Maila: 0,5 puntu.
Tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daude, zeinak ezartzen baititu euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Maila gorenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inolaz ere batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.
D) Sariak: gehienez ere 2,50 puntu.
Barne Ministerioak, Polizia Autonomikoek eta Udaltzaingoek edo Tokiko Poliziek emandako sariak baino ez dira baloratuko.
1.–Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.
2.–Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.
3.–Jendaurreko esker onagatik: 0,50 puntu.
4.–Esker on pribatuagatik: 0,25 puntu.
III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI DAGOZKION ARIKETAK
(GAITASUN FISIKOA)
1.–Uretan aritzeko gaitasun-proba (50 metro estilo librean).
Arnasketa-mekanismoen kontrola eta uretan aritzeko egokitzapen-gaitasuna baloratuko dira. Deskribapena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Irteera igerilekuaren ertzetik eginen da, irteera-plataforma erabili gabe.
Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik, urpeko betaurrekorik, ezta urpean ibiltzeko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barrutik hasi.
Gauzatzeko modua: seinalea entzun ondoren, bere postuan eta txilibitu hotsarekin bat, izangaia uretan murgilduko da, eta 50 metro igerian eginen ditu (joaneko 25 metro, lehena, eta itzuliko 25 metro, bigarrena). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean) eta geldirik. Irteteko, ez da inolako irteera-plataformarik erabiliko.
Saialdi bakarra eginen da. Saialdia baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.
–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Bi irteera baliogabe egiten baditu.
Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).
DENBORA (GIZONAK) | DENBORA (EMAKUMEAK) | NOTA |
42’’ edo gehiago | 48’’ edo gehiago | Kanporatua |
41"9 eta 39" bitarte | 47"9 eta 45" bitarte | 5,0 |
38"9 eta 37" bitarte | 44"9 eta 43" bitarte | 5,5 |
36"9 eta 36" bitarte | 42"9 eta 42" bitarte | 6,0 |
35"9 eta 35" bitarte | 41"9 eta 41" bitarte | 6,5 |
34"9 eta 34" bitarte | 40"9 eta 40" bitarte | 7,0 |
33"9 eta 33" bitarte | 39"9 eta 39" bitarte | 7,5 |
32"9 eta 32" bitarte | 38"9 eta 38" bitarte | 8,0 |
31"9 eta 31" bitarte | 37"9 eta 37" bitarte | 8,5 |
30"9 eta 30" bitarte | 36"9 eta 36" bitarte | 9,0 |
29"9 eta 29" bitarte | 35"9 eta 35" bitarte | 9,5 |
28"9 edo gutxiago | 34"9 edo gutxiago | 10,0 |
2.–Zalutasun proba (Barrow testa).
Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.
Egitea: probaren xedea da bost zutoinek mugatutako "zortzi" formako zirkuitu bat ahalik eta azkarren igarotzea; zutoinetako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera, behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saialdi egin daitezke. Bigarren saialdia eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia egiten utziko da bigarren saialdia egin baino lehen.
Zirkuituaren eskema:

Ariketa hau egiteko 24"5 eta 26"2 segundo utziko dira gehienez ere, hurrenez hurren, gizonendako eta emakumeendako. Saialdia baliogabetzat joko da izangaiak:
–Zutoin bat botatzen badu.
–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.
–Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideak egiteko (A + B) behar izan duten denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak ez dira kontuan hartuko bi denboren azken baturan. Fotozelularen sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.
DENBORA (GIZONAK) | DENBORA (EMAKUMEAK) | PUNTUAZIOA |
23" 3 baino gehiago | 26" 5 baino gehiago | Kanporatua |
23"3 eta 23"2 artean | 26"5 eta 26"0 artean | 5 |
23"1 eta 23"0 artean | 25"9 eta 25"5 artean | 5,5 |
22"9 eta 22"8 artean | 25"4 eta 25"0 artean | 6 |
22"7 eta 22"6 artean | 24"9 eta 24"6 artean | 6,5 |
22"5 eta 22"4 artean | 24"5 eta 24"2 artean | 7 |
22"3 | 24"1 eta 23"9 artean | 7,5 |
22"2 | 23"8 eta 23"6 artean | 8 |
22"1 | 23"5 | 8,5 |
22"0 | 23"4 | 9 |
21"9 | 23"3 | 9,5 |
21"8 edo gutxiago | 23"2 edo gutxiago | 10 |
3.–Bankako Pressa.
Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoendako, eta 25 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua barrari esku-ahurraz helduta eta atzamarrak itxita, eta eskuen arteko espazioa ez da izanen 80 cm baino gehiagokoa barrari eusten dioten hatz erakusleen artean. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak tolesturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saialdi bakarra izanen dute proba hau egiteko.
Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta soineko jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Jantzia praken barrutik sartu behar da, eta bermatuko da gorputzari hertsaturik dagoela.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Proba hastean oinek lurzorua ukitu behar dute. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Jasoaldia baliogabetuta geratuko da (beraz, ez da zenbatuko) honako kasu hauetan:
–Ukondoak erabat luzatzen ez badira.
–Ukondoen flexio bakoitzean barra bularrarekin ukitzen ez bada.
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
Ariketa bukatutzat emanen da honako kasu hauetan:
–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
ERREPIKAPENAK (GIZONAK) | ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK) | NOTA |
30 baino gutxiago | 20 baino gutxiago | Kanporatua |
30 eta 35 bitarte | 20 eta 25 bitarte | 5,0 |
36 eta 41 bitarte | 26 eta 31 bitarte | 5,5 |
42 eta 46 bitarte | 32 eta 36 bitarte | 6,0 |
47 eta 51 bitarte | 37 eta 41 bitarte | 6,5 |
52 eta 55 bitarte | 42 eta 45 bitarte | 7,0 |
56 eta 59 bitarte | 46 eta 49 bitarte | 7,5 |
60 eta 62 bitarte | 50 eta 52 bitarte | 8,0 |
63 eta 64 bitarte | 53 eta 54 bitarte | 8,5 |
65 | 55 | 9,0 |
66 | 56 | 9,5 |
67 edo gehiago | 57 edo gehiago | 10,0 |
4.–Erresistentzia proba (Course Navette testa).
Nola egin: izangaiek, ahalik eta denbora luzeenean, 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin beharko dute, zinta magnetofoniko batek erreproduzitutako hots-seinaleen bidez markatzen den erritmoan. Izangaiek ibilbidearen bi muturrak markatzen dituzten lineak zapaldu edo gainditu beharko dituzte txandaka seinalea jotzearekin bat. Biraketak oin baten gainean pibotatuz egin behar dira, lerroa zapalduz edo gaindituz. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izango da, baina pixkanaka abiadura handituz joango da. Izangaiek saialdi bakarra izanen dute proba hau egiteko.
Testaren helburua zinta magnetofonikoak ezarritako erritmoari eustea da, eskatutako aldiak bete arte. Izangaia behin baino gehiagotan abiatzen bada seinalea entzun baino lehentxeago, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.
Honako egoera hauek gertatuz gero, izangai bakoitzaren proba bukatutzat emanen da, eta ordura arte egindako denbora-tarteak kontatutako dira:
–Izangaia gelditu egiten bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean seinale akustikoaren zain une batez gelditzen denean izan ezik.
–Izangaia bere kaletik ateratzen bada.
–Izangaiak ibilbide oso bat bukatzea lortzen ez badu muturreko marra edo haratago zapalduz.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia 20 metroko marratik metro bateko eremura iritsi ez bada.
–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu lortu seinale akustikoarekin batera muturreko marra edo haratago zapaltzera iristea. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio seinale akustikoa jotzean 20 metroko beste linea ukitzea lortzen badu. Bestela, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu izanda, izangaia 20 metroko beste lineara iristen bada seinale akustikoarekin batera, biak kenduko zaizkio; bestela, hirugarren abisua emanen zaio eta proba bukatutzat hartuko da.
Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:
DENBORA-TARTEAK (GIZONAK) | DENBORA-TARTEAK (EMAKUMEAK) | PUNTUAZIOA |
10,5 baino gutxiago | 8 baino gutxiago | Kanporatua |
10,5 | 8 | 5 |
11 | 8,5 | 5,5 |
11,5 | 9 | 6 |
12 | 9,5 | 6,5 |
12,5 | 10 | 7 |
13 | 10,5 | 7,5 |
13,5 | 11 | 8 |
14 | 11,5 | 8,5 |
14,5 | 12 | 9 |
15 | 12,5 | 9,5 |
15,5 edo gehiago | 13 edo gehiago | 10 |
5.–Indar-erresistentzia eta koordinazio proba. (Albo-jauzien testa).
Deskribapena: Oinak elkartuta edo paraleloan edukita, lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik salto egin behar da, 30 segundoz eta gelditu gabe. Egindako salto kopurua zenbatuko da.
Abiatzeko jarrera: Izangaia listoiaren ondoan jarriko da, zutik eta zeharka, oinak elkartuta edo paraleloan dituela. Kontrolatzaileak "ekin" esatean, saltoka hasiko da, gelditu gabe.
Bi saialdi egiten ahal dira. Bigarren saialdia eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saialdia egin baino lehen.
Saialdia baliogabetzat joko da, honako kasu hauetan:
–Izangaiak listoia botatzen badu.
–Izangaiak listoiaren alde berean salto bat errepikatzen badu.
–30 segundoak amaitu aurretik salto-erritmoa eten eta gelditu egiten bada.
–Saltatzean listoia bi oinen artean geratzen bada.
–Oinek ez badute aldi berean lurra ukitzen.
–Listoiak zedarritutako eremutik kanpo salto egiten badu.
–Eskatutako errepikapen-kopurua egiten ez badu. Kasu horretan, izangaiak bigarren saialdi bat egiten ahalko du.
Puntuazioa: Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
ERREPIKAPENAK | NOTA | |
GIZONAK | EMAKUMEAK | |
55 baino gutxiago | 35 baino gutxiago | Kanporatua |
55 eta 57 bitarte | 35 eta 37 bitarte | 5 |
58 eta 60 bitarte | 38 eta 40 bitarte | 5,5 |
61 eta 63 bitarte | 41 eta 43 bitarte | 6 |
64 eta 66 bitarte | 44 eta 46 bitarte | 6,5 |
67 eta 69 bitarte | 47 eta 49 bitarte | 7 |
70 | 50 eta 52 bitarte | 7,5 |
71 | 53 eta 54 bitarte | 8 |
72 | 55 eta 56 bitarte | 8,5 |
73 | 57 eta 58 bitarte | 9 |
74 | 59 eta 60 bitarte | 9,5 |
75 edo gehiago | 61 edo gehiago | 10 |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZE MEDIKOETARAKO TAULA
Begien sistema.
–Ikusmen-zolitasuna zuzentzailerik gabe (ondorio hauetarako, begi barneko leiarrak ez dira leiar zuzentzailetzat jotzen):
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.
–Diplopia.
–Diskromatopsia sakonak.
–Estereopsi eza.
–Keratotomia erradiala.
Entzumen-sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala dakarren entzumen–zolitasuna.
–Edozein etiologiako oreka-alterazioak.
Hizkuntza.
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.
Sistema muskuloeskeletikoa.
–Edozein artikulaziotako ankilosia edo galera anatomikoak, haien eragin funtzionalaren arabera.
–Giltzaduretako prozesuak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera, etiologia edozein izanik ere.
–20° baino gehiagoko eskoliosiak.
–30° baino gehiagoko zifosiak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat–egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Pageten hezur-gaixotasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).
Digestio-sistema.
–Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitis aktiboak.
–Gibeleko gutxiegitasuna.
–Gibeleko zirrosia.
–Zirrosi biliar primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomen-paretako herniak.
–Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna.
Sistema kardiobaskularra.
–Bihotz gutxiegitasuna, gradua edozein dela ere.
–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, gradua edozein dela ere.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primario eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Gaizki kontrolatutako hipertentsio arteriala.
–Hipotentsio arteriala.
–Bena- eta linfa-gutxiegitasuna.
Arnas sistema.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatua.
–Gaixotasun insterstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibitatea.
Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun desmielinizatzaile batzuk.
–Neurona motorraren gaixotasunak.
–Ataxiak.
–Goi-mailako funtzioen eta integrazio-funtzioen nahasmenduak (arrazoibide abstraktua, memoria, judizioa eta exekuzio-funtzioak).
–Parkisonen gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Gaitz baskular iskemikoak, hemorragikoak eta malformazio eragileak.
–Miastenia larria eta lotura neuromuskularreko beste nahasmendu batzuk.
–Zorabioak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Lesio zentralaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.
–Nerbio-sistema periferikoko gaixotasunak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimendu-estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio sozio-profesionalen arabera.
Psikiatria.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.
–Substantzia psikotropikoen (alkohola barne) ondoriozko buru- eta portaera-nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.
–Aldarte-nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-arazo errepikariak, depresio-aldi handia, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko esanguratsuekin.
–Pertsonalitatearen eta bulkaden kontrolaren nahasmenduak, eragin sozioprofesionala dutenak.
Sistema genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-ihesa.
–Giltzurrun-polikistosia.
Sistema endokrinologikoa.
–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta guruin horiek mugatu, ezgaitu edo pronostiko kaltegarria badute zerbitzuaren eginkizunak betetzeko.
–Etengabeko terapia ordeztailea behar duten eritasun endokrinometabolikoak.
–Gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikorako garrantzitsuak diren aldaketa morfologiko edo funtzionalak eragiten badituzte, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak erabat betetzea mugatzen edo eragozten badute, edo lanbide-jardueraren berezko eskakizun operatiboek larriagotu baditzakete.
–Ardatz hipotalamo-hipofisarioko nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison, Cushing, feokromozitoma eta guruin suprarrenaletako beste alterazio batzuk.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
Dermatologia.
–Larruazalaren orbainak eta prozesu kronikoak, hedapenaren, funtzionaltasunean duten eraginaren eta kokapenaren arabera, polizia baten eginkizunak betetzeko gaitasuna murrizten badute.
Hematologia.
–Bizkarrezur-muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mielougalkorrak, anemia hemolitiko kronikoak, beta-talasemia anemiarekin batera.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Linfa ugaritzen duten sindromeak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en gaixotasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Tratamendu kronikoak antikoagulatzaileekin (Heparinak, Sintrom), Interferon, Kortikoide edo Eritropoietinarekin (EPO).
Neoplasiak.
–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak egungo egoera fisikoaren, patologiaren pronostikoaren eta funtzionaltasunean duten eraginaren arabera ebaluatuko dira.
Gaixotasun sistemikoak eta bestelakoak.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-sindromea.
–Baskulitisa.
–Obesitatea (GMI > 30).
–Edozein organoren transplanteetan, gaitasuna bilakaeraren eta pronostikoaren arabera baloratuko da.
Alderdi orokorrak.
Baztertzeko moduko patologiak funtzionaltasunean duten eraginaren arabera eta polizia-eginkizunak betetzeari begirako pronostikoaren arabera baloratuko dira.
Funtzionaltasunean eragina duen edozein aparatu edo sistemaren beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, baldin eta polizia-lanetan aritzea eragotzi edo mugatzen badu.
Azterketa medikoa egitean izangaiek epe motzean hobera egiten ahal duen patologia bat edukiz gero, behin betiko txostena egiteko xedez, berriro deitu ahal izanen zaie azterketa medikoa (osoa edo zati bat) errepikatu dezaten.
Iragarkiaren kodea: L2612400
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
