195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Abeltzaintzako ustiategia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:

Sustatzailea: Planetenergy SL.

Jarduera: abeltzaintzako jarduera.

Kokalekua: 2. poligonoko 99., 105. eta 109. lurzatiak (Oskotz).

Imotzen, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2612220