195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Leatxeko Udalak, 2026ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, berretsi zuen alkatearen 10/2026 ebazpena. Horren bidez, Leatxeko balorazio-txostena berrikusteko proiektua onetsi da.

Balorazio-txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leatxen, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2612315