1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6804E/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6512E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen 42 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6512E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen 42 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Akats material bat atzeman da aipatutako ebazpenean. Izan ere, bertan jasotzen da ordezko epaimahaikidea Gorka Vidarte Mendioroz jauna dela, baina, egiaz, Iñaki Capistegui Astiz jauna da ordezko epaimahaikidea.
Beraz, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 eta 125.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 6512E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen 42 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Hauxe da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
–Ordezkoa: Gorka Vidarte Mendioroz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
Honako hau behar du:
–Ordezkoa: Iñaki Capistegui Astiz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Langileria Batzordearen ordezkaria, batzordeak berak proposatua.
2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura, eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 14an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2612311