195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Imotzen, 2026ko irailaren 11n–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2612184