195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol-elkarteentzat. Laburpena

DDBN kodea: 930028.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/930028).

Lehena.–Onuradunak:

Azkoiengo kirol-elkarteak, irabazi asmorik gabeak eta legez eratuak, legez jasoak Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan, baldin haien helburuak lotuta badaude kirola sustatzearekin, kirol jarduerak garatzearen bitartez.

Bigarrena.–Xedea:

Kirol-jardueraren garapena sustatzea, kirola sortuz eta hedatuz, eta sustatzea herritarren parte-hartzea eta praktika.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

40.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

2026ko urriaren 14a arte.

Azkoienen, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2612502