195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A, P9E poligonoetako eta A3 unitateko birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-SEP-26 (3/UV).

Alkateak 2001eko otsailaren 12an emandako ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zituen honako hauek: Arrotxapeko P9A, P9E eta A3 poligonoetako birpartzelazio proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta balorazio-espedientea. 2001eko otsailaren 13an onetsi ziren behin betiko.

Exekuzio eremuak barne hartzen ditu Plan Partzialeko P9A, P9E, A2 eta A3 poligonoetako bideak, espaloiak, parkeak eta espazio publikoak, eta Arga ibaiaren muga fisikoraino iristen da. Plan partziala 1999an aldatu zen. Espazioak Arrotxapeko bulebarraren ingurua hartzen du, eta Joaquín Beunza kaleak zatitzen du.

Proiektua onetsi ostean, obrak faseka egiteko separatak idatzi ziren. 2004ko maiatza eta 2010 ekaina artean egin ziren lanak. Jarduketa horien bidez, poligonoen garapen eremu handi bat amaitu da, eta urbanizatu gabe gelditu dira soilik oraindik eraiki gabeko lurzatiek ukitutako eremuak. Besteak beste, bulebarraren eremua dago horien artean (Anelier pasealekuaren luzapena), Arbizu eta Arga Ibaia kaleen arteko eremuan, bai eta Arrotxapeko Plan Partzialeko 6a, 6b, 6c, 7a, 7b eta 7c lurzatien erabilera publikoko azalera pribatua ere.

Eremu hori egiteko, idatzi zen "Arrotxapeko Plan Partzialaren urbanizazio-proiektu orokorra, P-9A poligonoan" proposamena eguneratzeko proiektua. Hirigintza Gerentziaren kontseiluak 2025eko abenduaren 17an onetsi zuen Anelier pasealekuko obra-proiektua eguneratzea. Bestalde, obra-amaiera lizitatzeko deialdia 2026ko uztailaren 1ean onetsi zen, eta aurreikusita dago lanak 2026ko urrian hastea.

Dokumentu honen xedea da Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A eta P9E poligonoetako eta A3 unitateko birpartzelazio proiektua aldatzea; izan ere, 6A, 6B, 6C, 7A, 7B eta 7C lurzatietan aplikatu nahi da urbanizatzeko beharra, hain zuzen, horien lur azpiko garajeen gaineko erabilera publikoko azalera pribatuan. Hirigintza Gerentziako langileek agiria prestatu eta sinatu dute, eta bertan hauek jasotzen dira, besteak beste: memoria bat, 6A, 6B, 6C, 7A, 7B eta 7C lurzatietako urbanizazio-kargen zehaztapenak, ukitutako lurzatien deskribapen berria, informazio-ohar sinpleak eta ukitutako lurzatien planoa.

Espedientean sartuta daude Udaleko Hirigintza Gerentziako legelariaren txostena, 2026ko irailaren 9koa.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A eta P9E poligonoetako eta A3 unitateko birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Iruñeko Udala da sustatzailea.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazio-idazkiak aurkez daitezen epe horren barnean; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 152., 74. eta 72. artikuluetan (Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3.–Agintzea espedientea jendaurrean egon dadila Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendaurreko ordutegian, eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

4.–Iragarki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udalaren web-orrian.

5.–Erabaki hau jakinaraztea aldaketaren xede diren lurzatien titularrei.

Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2612261