195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, tarifen eranskinean, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2026ko irailaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, tarifen eranskinean, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2612491