195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2027rako zerga-tasak

Untzueko Udalak, 2026ko irailaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2027rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

  • Lurraren kontribuzioa: %0,40.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Betez Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4.
  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.
  • Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):
    • Lehen urtea: %0,25.
    • Bigarren urtea: %0,50.
    • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).

Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak.

Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek aurkezten ahalko dituzte ondotik zehazten diren errekurtso hauek, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Untzuen, 2026ko irailaren 10ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2612135