195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Estetika, mikropigmentazio eta tatuaje zentroa

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2025-1375.

Titularra: Leticia Senra Carreira.

Jarduera: estetika, mikropigmentazio eta tatuaje zentroa, jarduera handitzea.

Tokia: Adela Bazo kalea 10, beheko solairua, Iruña.

Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2612403