2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Santsolgo Udalak, 2026ko abuztuaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Baldin epe horretan ez bada egiten erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bihurtuko da, besterik gabe.
Santsolen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.
Iragarkiaren kodea: L2612151