2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
Ordenantza fiskala, arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak. Hasierako onespena
Erromantzatuko Udalak, 2026ko irailaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen dituena trakzio mekanikoko ibilgailuak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erromantzatuan, 2026ko irailaren 14an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2612219