195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Interesdunei entzunaldia emateko izapidea, laborantzako herri-lurzatien banaketari buruzko ofiziozko berrikuspen-prozeduran. Epatze-deia

Santakarako Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera eman dio prozedura bati, ofizioz berrikusteko 2021eko urriaren 1ean osoko bilkuran hartutako erabakia. Horren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta erabaki zen laborantzako herri-lurzatiak banatzea. 131/2024 administrazio espedientea izapidetu zen.

Entzunaldia emateko izapidea ireki da, ofiziozko berrikuspen-prozedura horren interesdun diren guztientzat, idazkariak 2026ko irailaren 8an egindako txostenarekin bat, eta betez ezartzen dena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Horiek horrela, espedienteko interesdunak epatzen dira, ediktu hau argitaratu eta hamar egun balioduneko epean espedientea azter dezaten, eta alegazioak egin eta bidezkotzat jotzen dituzten agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten.

Ondorio horietarako, jakinarazten zaie espedientea hemen ikusten ahal dutela: udaletxeko bulego fisikoetan (Udaletxe plaza 1, 31314, Santakara - Nafarroa) edo Santakarako Udaleko egoitza elektronikoaren bidez (https://santacara.sedelectronica.es).

Santakaran, 2026ko irailaren 9an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2612106