2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea
Herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzea enkante bidez, Arbizuko herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren ondoren.
Arbizuko udalak, 2026ko irailaren 9an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen espediente bat abiaraztea, herri-larreak enkante bidez adjudikatzeko.
Interesa duen orok, Arbizuko Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskabidea aurkez dezake, aipatu baldintzak frogatzeko ordenantzaren 51. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen). Era berean, iragarki honen laburpena (kontratazio ataria) jasotzen duen udal bandoa argitaratu da.
Arbizun, 2026ko irailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2612682