195. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Oposizioa, udaltzain-agenteen 5 plaza betetzeko. Izendapena

Amaitu da udaltzain-agenteen 5 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren prozesua (deialdia argitaratu zen 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an). Hortaz, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, honako hau ebazten da Alkatetzaren irailaren 25eko 1872/2026 Ebazpenaren bidez:

1. Honako hau izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, bete dezan udaltzain-agentearen lanpostua, plantilla organikoan 11.10 zenbakia duen plazan:

VÍCTOR ETXEBERRIA CARRASCO

2. Izendatuak 2026ko urriaren 2an jabetu beharko du plazaz, 09:00etan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2612696