255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

100/2024 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua; horren bidez onetsi zen "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izeneko 296 eredua.

105/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 36/2012 Foru Agindua. Foru agindu horrek makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-10 eredua onetsi zuen.

106/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 15eko 286/2001 Foru Agindua, Altxorraren Letrekiko eragiketen gaineko aitorpen informatiboa egiteko 192 eredua onetsi zuena.

108/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izeneko 190 eredua onetsi zuena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduratik kanpo uztearen aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaileen hogeita hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, zerbitzu orokorretako lanpostuaren lekualdatze-lehiaketan lanpostu hutsen hautaketaren behin betiko emaitzaren aurkakoa.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

95E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita deialdi honetan baimendutako gastuaren urteko egozpena: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua. DDBN identifikazioa: 759879.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

179C/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Smurfit Kappa Hexacomb enpresaren Agoizko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

187C/2024 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita LV Ribera ABEE enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

189C/2024 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita EIS Ilundain Empresa de Inserción SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

113/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2025erako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

71/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onesten duena.

550/2024 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Lesakako eta Igantziko udal mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onesten duena.

192/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Nafarroan ugalketarako landare-materiala lortu eta merkaturatzeko ugalketarako baso-materialaren zerrenda eguneratua, eta iturri horiek Oinarrizko Materialen Espainiako Erregistro eta Katalogoan sartzeko tramitazioa egiten baita.

473E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Etxarri Aranazko udal-mugartean dagoen agerikoak ez diren adreiluak eta egurrezko pelleta fabrikatzeko instalazio baten ingurumen-baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Ceramica Utzubar SA da.

474E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Noain Elortzibarko udal mugartean dagoen espezialitate farmazeutikoak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Ardena Pamplona SL da.

475E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Azkoiengo udal mugartean dagoen bulegoetarako altzariak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Dynamobel SA da.

476E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Etxarri Aranazko udal mugartean hondakin ez-arriskutsuak (jatorri jangarriko olioen aurretratamendua) kudeatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Kerabi Gestion Medioambiental SL da.

484E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Biurrun-Olkozko udal mugartean dagoen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Contena Recuperación SL da.

486E/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Iruñeko udal mugartean dagoen produktu kimikoak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Huntsman Advanced Materials (Spain) SL da.

1134E/2024 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena, aldekoa, "Eltzaburu auzoan (Ultzama) hiri-berroneratze jarduketa bat egiteko hiri-jarduketarako plan berezia"ri buruz, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Eltzaburuko Kontzejua da.

1135E/2024 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena, aldekoa, "Cascanteko 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatien eremuari (El Parral industrialdea) eragiten dion 2004ko udal planaren aldaketa egituratzailea"ri buruz, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Cascanteko Udala da.

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA: "Ribaforada" haize-parke hibridoa, Ribaforadako udal-mugartean. Espediente kodea: 1225-CE.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "El Quinto Centenario 6", "Bitácora", "Mar Mediterráneo" eta "Los Cinco Océanos" eguzki instalazio fotovoltaikoak, Faltzesko, Tafallako eta Erriberriko udal-mugarteetan. Espedientearen kodeak: 5416-CE, 5417-CE, 5418-CE eta 5419-CE.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZPOROGI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, 2025eko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

2025erako zerga-tasak

2025erako prezio publikoak, "Aita Barandiaran" zahar-etxeko itundu gabeko plazetarako

ANDOSILLA

2025erako zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala

ARANGUREN

Ordenantza, Lakidaingo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ARANO

2025. urteko udal zergen karga-tasak

2025eko tasak eta prezio publikoak

ARANTZA

2025. ekitaldiko karga-tasak

ARBIZU

Aldaketa Herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako ordenantza hau indargabetzea: Ordenantza, arautzen duena aparkatzeko txartelak ematea dibertsitate funtzionala dutenei

Ordenantza, prestazio pertsonala edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena

BASABURUA

2024/1-2-3-4-5 eta 6 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

BAZTAN

2025eko karga-tasak. Behin betiko onespena

BERTIZARANA

2025. urteko zerga-tasak

BIURRUN-OLKOTZ

2025erako karga-tasak

Udal ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

BUÑUEL

2025eko lan-egutegia

BURLATA

Udal ordenantza, bizikidetza eta eremu komunen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

CASTEJÓN

2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Era guztietako egiturak suaren aurka babesteko nabea

ENERITZ

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

ERGOIENA

2025. urteko karga-tasak

ETAIU

2025erako zerga-tasak

ETXARRI ARANATZ

2025erako aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

2025eko karga tasak, indizeak eta koefizienteak. Hasierako onespena

FITERO

Aldaketa ordenantza fiskaletan 2025erako. Hasierako onespena

2025eko zerga-tasak

FONTELLAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

GOIZUETA

2025eko tasak eta prezio publikoak

GESALATZ

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Ordenantza, Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duena. Hasierako onespena

UHARTE

Aldaketa ordenantza fiskalean, ibilgailu elektrikoetarako hobaria sartzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan

Udal ordenantza, arautzen duena nola erabili eta kudeatu ibilgailuak elektrizitatez hornitzeko udal zutoinen zerbitzua

TXULAPAIN

2025erako zerga-tasak

ELIZAGORRIA

2025rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

LEITZA

2024. urteko 20. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

LESAKA

Ordenantza fiskala, Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2025erako zerga-tasak

LUKIN

2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena

MENDIGORRIA

2025erako tasa, tipo eta prezio publikoak. Hasierako onespena

NUINGO KONTZEJUA

2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

OTSAGABIA

Ordenantza fiskalak aldatzea, 2025erako. Hasierako onespena

2025erako zerga-tasak

IRUÑA

Ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen 2025erako aldaketak. Behin betiko onespena.

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

SARTAGUDA

Ordenantza fiskala, eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituena. Hasierako onespena

TUTERA

Tarifak eta prezio publikoak, erabiltzeko Clara Campoamor udal kiroldegiko udako igerilekuak, 2025ean

Tuterako Clara Campoamor udal kirolguneko instalazioak (igerileku estaliak) erabiltzeko tarifak eta prezioak 2025erako

Aldaketak, Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

UKAR

2025eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

URROZ

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

URROTZ-HIRIA

2025erako zerga-tasak

VALTIERRA

Aldaketa, Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

ATARRABIA

Ordenantza fiskalak aldatzea eta lurraren kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea. Hasierako onespena

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elkarte gastronomikoa

DEIERRI

Ordenantza, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2025erako