1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
95E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita deialdi honetan baimendutako gastuaren urteko egozpena: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua. DDBN identifikazioa: 759879.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 6ko 57E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza honen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua.
Deialdiaren 2. oinarriaren arabera, 1.260.000 euroko gastua baimendu zen guztira, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, honako finantzaketa honekin:
AURREKONTU-PARTIDA | 2024KO EKITALDIA | 2025EKO EKITALDIA | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-03) SEM Toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 900.000,00 | 360.000,00 | 1.260.000,00 |
Deialdiko zazpigarren oinarriaren arabera, eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi zen (2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa), eta 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.
Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren txostenak dio ezen, orain arte, hasierako aurreikuspenak baino eskaera gutxiago aurkeztu direla.
Deialdi honetan hartutako konpromiso ekonomikoak, 2024ko gastuen aurrekontuaren kargura, 254.726,33 euro dira.
Baimenduta egon arren konpromisorik ez duen gastua gehiegizkoa da aurkeztutako eta aurreikusitako eskaera kopuru eskasaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko; beraz, ahalik eta lasterren askatu behar da kreditu erabilgarria, deialdi horretako konpromisoei erantzun ondoren, kreditua beharrezkoa baita "Nafarroa landatarra. Helmugen arteko Kohesio Ekintzak" izeneko Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Planaren beste premia batzuei erantzuteko; horregatik, egokia da 2025era aldatzea.
Etorkizunean beste gastu-konpromisoren bat hartuz gero, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko litzateke, eta erabili gabeko gainerako kreditua erabiliko litzateke "Nafarroa landatarra. Helmugen arteko Kohesio Ekintzak" izeneko Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Planaren beste premia batzuei erantzuteko.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ondotik zehazten den deialdian baimendutako gastuaren urteko egozpena aldatzea, deialdiaren 2. oinarrian ezarrita dagoena: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Hona hemen xehetasunak:
AURREKONTU-PARTIDA | 2024KO EKITALDIA | 2025EKO EKITALDIA | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-03) SEM Toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 254.726,33 | 1.005.273,67 | 1.260.000,00 |
2. Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan deialdi honetarako baimendutako gastu-kreditua murriztea: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Hona hemen xehetasunak:
AURREKONTU-PARTIDA | KREDITU-ERRESERBAREN MURRIZKETA | KREDITU-ERRESERBAREN KONTABILITATE-AGIRIA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN MURRIZKETA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-AGIRIA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-03) SEM Toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 645.273,67 | CONTA 0400000316 | 645.273,67 | CONTA 0400000464 |
3. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan deialdi honetarako baimendutako gastu-kreditua handitzea: "energia-efizientziako inbertsioak egiteko titulartasun publikoko turismo-establezimenduetan" dirulaguntzak emateko deialdia. Hona hemen xehetasunak:
AURREKONTU-PARTIDA | KREDITU-ERRESERBAREN GEHIKUNTZA | KREDITU-ERRESERBAREN KONTABILITATE-AGIRIA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN GEHIKUNTZA | BAIMENDUTAKO GASTUAREN KONTABILITATE-AGIRIA |
A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-03) SEM Toki-erakundeentzako dirulaguntzak | 645.273,67 | CONTA 0400000316 | 645.273,67 | CONTA 0400000464 |
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 5.a) artikulua betez, deialdi horren oinarri arautzaileen aldaketaren publizitate eta gardentasun egokia bermatzeko.
5. Foru agindu honen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2416536