2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Espedientea Udaleko Idazkaritzan dago, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dira.
Castejonen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2417586