255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Ordenantza, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko irailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen dituena euskara ikastaroak egiteko laguntzak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, aurretik Kontzejuaren iragarki-taulan eta 2024ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24koan, argitaratu ondoan. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da testua argitara.

Aritzalan, 2024ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

ORDENANTZA, EUSKARA IKASTAROAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

Helburua: Euskara ikasteko laguntzak ematea da deialdiaren helburua; hartara, Deierriko Udalak bere gain hartzen du euskalduntze prozesuan duen erantzukizunaren zati bat.

Onuradunak: Eskaera egunean Deierriko udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoak izanen dira laguntza hauen onuradun, baldin eta laguntzak eskatzen diren urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagoko bi urtean erroldatuta egon badira etenik gabe.

Ikastaro estentsiboak, trinkoak eta barnetegietako ikastaro trinkoak egiteko emanen dira laguntzak. Ikastaroek 10 eguneko iraupena izan beharko dute gutxienez ere.

Baldintzak: Dagokion ekitaldirako Udalaren aurrekontuetan onesten den zenbatekoa emanen da. Zenbateko hori mugatzailea eta gehienekoa izanen da. Onuradunak ez du izan behar urtean 50.000 eurotik gorako diru-sarrerarik.

Dirulaguntzaren portzentajeak: Gehieneko portzentajea ikastaroaren edo ikastaroen kostuaren %40 izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Kostu horretan ez dira beste kontzeptu batzuk sartzen, hala nola ostatua, bidaiak eta abar.

Agiriak:

a) Eskabide orria, Deierriko Udalari zuzendua.

b) Deierriko erroldan ageri dela frogatzen duen agiria.

c) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiria (egunak, eskola-orduak, maila eta eskatzailearen errendimendua), eta matrikula ordaindu izanaren banku transferentziaren ziurtagiria.

d) Bankuaren egiaztagiria, eskatzailearen kontu korrontearen zenbakiarena.

e) Errenta aitorpena.

Aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea izanen da urte bakoitzeko urriaren 31 arte, data hori baino lehen matrikulatutako ikastaroetarako.

Epe hori luzaezina izanen da. Eskaerak Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira edo, bestela, 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren bideetako bat erabiliz. Laguntzen zenbatekoak aurrekontu-kreditua izanen du muga gisa. Eskatutako dirulaguntzen zenbatekoa aurrekontuan ageri den gehieneko zenbatekoa baino handiago bada, onuradunei ordaindu beharreko dirulaguntza proportzionalki gutxituko da, harik eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa agortu arte.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza hau indarrean jarri eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki erakundeen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Iragarkiaren kodea: L2416747