255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Era guztietako egiturak suaren aurka babesteko nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Protecciones Ignífugas del Centro SL.

Jarduera: jarduera sailkatuaren espedientea, era guztietako egiturak suaren aurka babesteko naberako. Babes hori bermatzeko teknika hauek erabiliko dira: morteroz edo arroka-ilez pintatu edo haiek proiektatzea, suaren aurkako estaldurak egitea igeltsuzko plaka berezien edo antzekoen bidez, eremuak sektorizatzea, sektorizazio-zerrendak egitea, eta abar; betiere suaren aurkako babes pasiboa kontuan hartuta.

Kokapena: Industrialdeko F karrika, 6. lurzatia.

Cintruenigon, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2417572