2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Honako ordenantza hau indargabetzea: Ordenantza, arautzen duena aparkatzeko txartelak ematea dibertsitate funtzionala dutenei
Arbizuko Udalak, 2024ko azaroaren 20an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batez onestea honako ordenantza hau indargabetzea: Ordenantza, arautzen duena aparkatzeko txartelak ematea dibertsitate funtzionala dutenei.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
Arbizun, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2417580