255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2024/1-2-3-4-5 eta 6 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egindako bileran, hasiera batez onetsi zituen 2024/1-2-3-4-5 eta 6 aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea -Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Basaburuan, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2417254