255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2025eko karga tasak, indizeak eta koefizienteak. Hasierako onespena

2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak,

ERABAKI DU:

1.–2025. ekitaldirako ondoan zehazten diren zerga tasak onartzea:

1.1. Kontribuzioa: %0,25eko karga-tasa.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga-tasa.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,18eko tasa. Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995. Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4eko indizea.

2.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako administrazio Auzitegiari zuzenduta, hilabete bateko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasiera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri daiteke, Udalaren Osoko bilkurari zuzenduta, hilabete bateko epean.

Etxarri Aranatzen 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2417673