255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZPOROGI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren izendapena

Ezporogiko Udaleko Alkatetzak 2022ko azaroaren 9an eman 11/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, bat etorriz behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin. Deialdi hori 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean. Amaitu da deialdi horri dagokion prozesua, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin.

Alkatetzaren abenduaren 4ko 12/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Noemí Aldunate Arbeloa izendatzea Ezporogiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan jarduteko, lanaldiaren %40an (plantilla organikoko zenbakia: 1).

Bigarrena.–Lanpostu hutsaz jabetzeko eguna izanen da 2024ko abenduaren 18a.

Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Ezporogin, 2024ko abenduaren 4an.–Alkatea, Miriam Galar Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: L2417671