255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tarifak eta prezio publikoak, erabiltzeko Clara Campoamor udal kiroldegiko udako igerilekuak, 2025ean

Tuterako Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, onetsi zituen tarifak eta prezio publikoak, erabiltzeko Clara Campoamor udal kiroldegiko udako igerilekuak, 2025ean.

TARIFAK

TARIFAK 2025

%20KO BEHERAPENA,
UDALERRIKO ABONATUENTZAT EDO CLARA CAMPOAMOR
KIROLDEGIKO ABONATUENTZAT

Abonua

Banakakoa, 5-13 urte artekoak (horiek barne)

58,10 euro

46,45 euro

Banakakoa, 14 urtetik gorakoak

97,60 euro

78,50 euro

65 urtetik gorakoak edo %55etik gorako desgaitasunak dituztenak

58,10 euro

46,45 euro

Familiako abonua, titularra (bikotea+14 urtetik beherako semea/alaba)

177,30 euro

141,84 euro

Familiako abonuan, baldin eta 1. semeak/alabak 14 urte baino gehiago baditu, gehigarri hau ordaindu behar da:

27,60 euro

22,05 euro

Familia abonuan, 2. semetik/alabatik aurrera, gehigarri hau ordaindu behar da:

27,60 euro

22,05 euro

Helduaren abonua, barnean duela 14 urtetik beherako semea/alaba

108,95 euro

87,15 euro

Helduaren abonuan, baldin eta 1. semeak/alabak 14 urte baino gehiago baditu, gehigarri hau ordaindu behar da:

24,90 euro

19,90 euro

Helduaren abonuan, 2. semetik/alabatik aurrera, gehigarri hau ordaindu behar da:

24,90 euro

19,90 euro

EGUNEKO SARRERA, LANEGUNETAN

TARIFAK 2025

Haurrak, 5-13 urte (horiek barne)

5,20 euro

Helduak (>14 urte)

7,50 euro

65 urtetik gorakoak edo %55etik gorako desgaitasunak dituztenak

5,20 euro

EGUNEKO SARRERA, LANEGUN EZ DIRENETAN

TARIFAK 2025

Haurrak, 5-13 urte (horiek barne)

6,90 euro

Helduak (>14 urte)

8,65 euro

65 urtetik gorakoak edo %55etik gorako desgaitasunak dituztenak

6,90 euro

–Honako kontzeptu hauek familia titularraren abonuaren osagarri dira: 1. semeak/alabak 14 urtetik gora baditu ordaindu beharrekoa eta 2. semetik/alabatik aurrera ordaindu beharrekoa.

–Honako kontzeptu hauek helduaren abonuaren osagarri dira: 1. semeak/alabak 14 urtetik gora baditu ordaindu beharrekoa eta 2. semetik/alabatik aurrera ordaindu beharrekoa.

TARIFAK

TARIFAK 2025

Haurren (3-11 urte) eta gazteen (12-15) igeriketa-ikastaroak

Abonatuak

4,15 euro

Abonatu gabeak

8,15 euro

45 minutuko saio bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Helduen (>16 urte), seniorren (>65 urte) eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen igeriketa-ikastaroak:

Abonatuak

4,15 euro

Abonatu gabeak

8,15 euro

45 minutuko saio bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Ikastaroak: Crosswin (>16 urte), Crosstraining (>16 urte), Sasoian kettlebell-arekin (>16 urte), Agurra eguzkiari (>16 urte), Paseo indardunak (>16 urte):

Abonatuak

2,95 euro

Abonatu gabeak

5,65 euro

60 minutuko saio bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Ikastaroak: Jolas ikastaroa (3-5 urte), Kirolaurrea (6-8 urte), Multikirola (9-12 urte), eta Parkourra eta Kalistenia (9-15 urte):

Abonatuak

2,80 euro

Abonatu gabeak

4,95 euro

60 minutuko saio bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Ludoteka-Campus zerbitzua eurotan

Abonatuak

4,05 euro

Abonatu gabeak

5,05 euro

60 minutuko saio bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Jarduera sozialak eta dinamizaziokoak

Abonatuak

3,15 euro

Abonatu gabeak

3,15 euro

Parte-hartzaile bakoitzari aplikatu beharreko tarifa. Abonatuta ez daudenen kasuan, dagokien eguneko sarrera ordaindu beharko dute.

Kirol espazioak alokatzea

Igeriketa-kalea

50,85 euro

Hareazko zelaia

50,85 euro

Saskibaloi zelaia

50,85 euro

Mugatutako beste espazio batzuk

50,85 euro

Alokatzeko ordu bakoitzeko aplikatu beharreko tarifa

Onestea irekitzeko eta ixteko egunak eta orduak, Clara Campoamor udal kiroldegiko udako igerilekuetarako, 2025erako:

–Irekitzeko eguna: ekainaren 7a, larunbata.

–Ixteko eguna: irailaren 7a, igandea.

–Instalazioa erabiltzeko ordutegia: 10:00etatik 21:00etara, astelehenetik igandera.

–Igerilekuetan bainatzeko ordutegia: 10:00etatik 20:30era, astelehenetik igandera.

Txirristak erabiltzeko ordutegia:

–Astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

–Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:15era.

Tuteran, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2417274