2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NUINGO KONTZEJUA
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Nuingo Kontzejuko Batzarrak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Nuinen (Txulapain), 2024ko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Orrio Espelosin.
Iragarkiaren kodea: L2417690