2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
2024ko azaroaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Eraikin publikoen instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzako aldaketa.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.
Valtierran, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2417299