2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2025eko tasak eta prezio publikoak
Udalak, 2024ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen aho batez:
1. 2025. Urtean aplikatzea 2024ko tasa eta prezio publiko berberak, hau da:
1.1. Ura.
–Urteko tasa, etxeko tarifa :80,00 euro.
–Urteko tasa, bordako tarifa: 50,00 euro.
–Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 100,00 euro.
1.2. Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.
–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
–Zedula partzelarioak: 1,20 euro.
–Faxa bidaltzea:
- 1. orria 1,00 euro, 2.etik aurrera 0,50 euro orri bakoitzeko.
–Ziurtagiri bakoitza: 1,50 euro.
–Konpultsa bakoitza: 0,10 euro.
–Erreziboen bikoizketa bakoitza: 1,00 euro.
–Arma txartela: 3,00 euro.
–Ezgaituen aparkatzeko txartela ematea eta berritzea: ez da ordainduko.
–Txosten teknikoak, dagokion minutaren arabera.
–Arma txartela: 3,00 euro.
1.3. Hilerria erabiltzea eta bertan zerbitzu egitea.
–Lurrean ehorztea:
- Aranon erroldatuak eta jaioak: 30,00 euro.
- Besteak: 300,00 euro.
–Errautsak:
- Aranon erroldatuak eta jaioak: 15,00 euro.
- Besteak: 150,00 euro.
1.4. Saneamendu kanona: Nilsak 2025erako jartzen duen tarifa aplikatuko da.
2. Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Aranon, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2416941