255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2025erako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.

Erregelamendu horren 81.1 artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehaztuko ditu erakunde laguntzaileek bildutako zenbatekoen sarrera egiteko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari informazioa igortzeko tokia, epea, modua eta gainerako baldintzak.

Erregelamenduaren 81.2 artikuluak hamabostean behin egitea jasotzen du. Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.

Azken urteotan aldatu egin da aitorpen-likidazio eta zerga-autolikidazio jakin batzuei dagozkien ordainketen banku-helbideratzearen arloko araudia, helbideratze-eskaera gehien jasotzeko epea luzatuz. Ondorioz, komeni da zenbait hamabostaldiren amaiera epeak aldatzea, bilketa horretan jaso daitezen zerga-betebeharren helbideratzeagatik lortutako kobrantzak. Era berean, konturako ordainketa-data jakin batzuk aldatu dira, finantza fluxuak aurrekontu eta diruzaintza beharretara egokitzeko.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean ordaintzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2025. urtean:

2025EKO EPEAK ETA EGUNAK NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSEN SARRERA EGITEKO ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO

2025EKO HAMABOSTALDIAK

Hilabeteak

Izena/hilabetea

Ordena zenbakia

HAMABOSTALDIKO EGUNAK (BIAK BARNE)

KONT. KOR. OROKORREAN SARTZEKO BALIO DATA

DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA

Urtarrila

1.

1

Abenduaren 27a

Urtarrilaren 7a

Urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 14a

Urtarrila

2.

2

Urtarrilaren 8a

Urtarrilaren 20a

urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 28a

Otsaila

1.

3

Urtarrilaren 21a

Otsailaren 5a

Otsailaren 10a

Otsailaren 11

Otsaila

2.

4

Otsailaren 6a

Otsailaren 20a

Otsailaren 25a

Otsailaren 26a

Martxoa

1.

5

Otsailaren 21a

Martxoaren 5a

Martxoaren 10a

Martxoaren 11

Martxoa

2.

6

Martxoaren 6a

Martxoaren 20a

Martxoaren 25a

Martxoaren 26a

Apirila

1.

7

Martxoaren 21a

Apirilaren 7a

Apirilaren 11

Apirilaren 15a

Apirila

2.

8

Apirilaren 8a

Apirilaren 25a

Apirilaren 29a

Maiatzaren 2a

Maiatza

1.

9

Apirilaren 26a

Maiatzaren 5a

Maiatzaren 12a

Maiatzaren 13a

Maiatza

2.

10

Maiatzaren 6a

Maiatzaren 20a

Maiatzaren 26a

Maiatzaren 27a

Ekaina

1.

11

Maiatzaren 21a

Ekainaren 5a

Ekainaren 10a

Ekainaren 11

Ekaina

2.

12

Ekainaren 6a

Ekainaren 20a

Ekainaren 25a

Ekainaren 26a

Uztaila

1.

13

Ekainaren 21a

Uztailaren 8a

Uztailaren 14a

Uztailaren 15a

Uztaila

2.

14

Uztailaren 9

uztailaren 21a

Uztailaren 28a

Uztailaren 29a

Abuztua

1.

15

Uztailaren 22a

Abuztuaren 8a

Abuztuaren 13a

abuztuaren 14a

Abuztua

2.

16

Abuztuaren 9a

Abuztuaren 20a

Abuztuaren 25a

Abuztuaren 26a

Iraila

1.

17

Abuztuaren 21a

Irailaren 5a

Irailaren 10a

Irailaren 11

Iraila

2.

18

Irailaren 6a

Irailaren 25a

Irailaren 29a

Urriaren 1a

Urria

1.

19

Irailaren 26a

Urriaren 6a

Urriaren 13a

Urriaren 14a

Urria

2.

20

Urriaren 7a

Urriaren 23a

Urriaren 28a

Urriaren 29a

Azaroa

1.

21

Urriaren 24a

Azaroaren 5a

Azaroaren 10a

Azaroaren 11

Azaroa

2.

22

Azaroaren 6a

Azaroaren 20a

Azaroaren 25a

Azaroaren 26a

Abendua

1.

23

Azaroaren 21a

Abenduaren 5a

Abenduaren 10a

Abenduaren 11

Abendua

2.

24

Abenduaren 6a

Abenduaren 26a

Abenduaren 30a

Urtarrilaren 2a

2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean ordaintzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2417497