2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2025erako
Udalak, 2024ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:
1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2025. urterako:
–Hiri-lurraren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa (kuota bateratua): katastroko balio berri eta garbien %0, 25.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3an mantentzea (exekuzio materialaren aurrekontua).
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: indarrean dauden indizeak eta tasa mantenduko dira.
2. Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak 2025. urterako:
2.1. Ur horniduraren kuota finkoaren bigarren tarifa 1.5 izatetik 3ra pasatzen da eta saneamenduko kuota finkoa 2tik 3ra pasatzen da.
Hargune edo lotunearen tasak eta erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapenetako tasa egungo prezioetan mantentzen dira.
2.2. Horniduraren kuota aldakorra:
–A-1 tarifa: etxeko erabilerarako hornidura:
- 10 metro kubiko bitarte: 3,5 euro.
- 11tik 60 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
- 61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,45 euro/m³.
- 81etik 120 metro kubiko bitarte: 0,85 euro/m³.
- 120 metro kubikotik goiti: 1,30 euro/m³.
–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:
- 650 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
- 651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 1,00 euro/m³.
- 2001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,43 euro/m³.
- 5.000 metro kubikotik goiti: 1,62 euro/m³.
- A-3 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,11 euro/m³.
3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2025. urterako: 70,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.
4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,05eko indizea ezartzea.
5. "Zubietako Errota" izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2025 urterako:
–Helduak: 3,00 euro/lagun.
–15 lagun baino gehiagoko taldeak: 1,50 euro/lagun.
–Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/lagun.
–Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.
–Bertoko irinaren prezioa mantentzen da (3, 50 euro/kg) eta kanpokoa 3,00euro/kg izanen da.
6. Kolunbarioak: Zubietako hilerria erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera ezarritako prezioak.
7. Postuak eta barrakak. Herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 40 euro. Tiropitxona, txurreria eta bestelakoak herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 100 euro.
8. Estalpea erabiltzeagatik: bost euro eguneko. Sukaldearekin hiru tasa hauen batura aplikatuko da: erabilera tasa, gehi 20 euroko tasa finkoa, gehi tasa aldakorra, lagun bakoitzeko 2 euro.
9. Erabaki honek 2025ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, (administrazioarekikoa edota aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).
Zubietan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2417536