2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2025erako aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025erako aldatzea ordenantza fiskalak eta prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen eta arauen aldaketak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2024ko abenduaren 4an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2417666